Odol talde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
200. lerroa:
Medikuntza transfusionala [[hematologia]]ren adar espezializatu bat da, odol taldeen azterketaz arduratzen dena eta odol bankuekin batera odolaren eta odolaren beste deribatu batzuen transfusioa ahalbideratzen duena. Produktu hauek [[mediku]]ak errezetatuak izan behar dira mundu guztian, [[sendagai|botikak]] bezala.
[[Fitxategi:Main symptoms of acute hemolytic reaction.png|thumb|right|220px|Erreakzio hemolitiko akutuaren sintoma nagusiak.]]
Odol bankuen zeregin nagusienetako bat, odol emaile eta hartzaileen odol taldea determinatzea da bateragarriak direla ziurtatuz, [[Odol-transfusio|transfusioa]] segurua izan dadin. Odol bankuetan odol lagin guztiak behar den bezala identifikatuta eta etiketatu egon behar dute. Transfusioan erabilitako odola bateraezina bada hartzailearen odolarekiko, erreakzio hemolitiko akutu larria ager daiteke hemolisiarekin, hau da, eritrozitoen suntsipenarekin. Honetaz gain, giltzurrun gutxiegitasuna, shock eta heriotza ere gerta daitezke. Hau [[Antigorputz|antigorputzek]] eritrozitoei erasotzen dietelako gertatzen da.
 
Transfusioaren arriskuak minimizatzeko modurik egokiena gaixoak bere odola hartzea izango litzateke. Arriskua gutxitzeko beste modu bat, hartzailearen [[suero]]a emailearen eritrozitoekin nahastu eta [[aglutinazio]]rik gertatzen den behatzean datza. Hala ere, hau ezin da egin larrialdi baten aurrean. Aglutinazioa ez bada ikusten begi hutsez, odol bankuetan [[mikroskopio]]z behatzen da. Aglutinazioa ageri bada, odol hori ezin zaio hartzaile horri eman.