Donostiako Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Donostiako_Ituna_La_Voz_193008191.png» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
tNo edit summary
2. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
[[Primo de Riveraren diktadura|Miguel Primo de Riveraren diktadurak]] ([[1923]]-[[1930]]) errepublikanismo antolatuarentzat ia heriotza suposatu zuen.<ref>Edo Javier Moreno Luzónek aipatzen duenez, “''Primo de Rivera dejó claro que venía a imponer orden en aquella sociedad convulsa”; en “Restauración y Dictadura''”, {{Es}} Josep FONTANA y Ramón VILLARES (dirs.): ''Historia de España. Restauración y Dictadura'', Bartzelona, Crítica/Marcial Pons, 2009, 514. or.</ref> Errepublikanoak [[1870|1870etik]] bere momenturik zailena bizitzen ari ziren eta [[1910eko hamarkada|1910eko hamarkadatik]] zetorren joera [[1917|1917eko1917ko]] gertaerekin sakondu zen: barne zatiketak, erreferentzia eta zuzendaritza politikorik eza, sektore ezberdinek akordioak lortzeko ezintasuna eta jarraitzaileen gutxitzea. [[1923|1923eko1923ko irailetik]] aurrera errepublikanoak politikagintzatik eta eskenatoki publikotik ia desagertu egin ziren.
 
Hurrengo urtean, diktadurak mugimendu [[Anarkismo|anarkista]] eta [[Sindikatu|sindikalistak]] debekatu eta jazarri zituen eta errepublikanoak linbo itxurako egoerara baztertu zituen. Egitura batzuk zutik mantentzea lortu zuten arren, [[Errepublika|errepublikaren]] aldeko edozein aldarrikapen publiko debekatuta geratu zirenzen. [[Donostia|Donostian]] esaterako, ''[[La Voz de Guipúzcoa]]'' egunkaria egunero kaleratu zen, baina bere errepublikazaletasuna ia erabat ezabatu zuen. Egoera zail hartan errepublikanoek elkartzeko saiakera ugari burutu zituzten, hasieran ezkutuan eta gero, modu publikoan.
 
[[1925|1925an]], [[Acción Republicana]] osatu zuten. Nahiz eta hasieran [[Acción Republicana|Acción Republicanak]] partidu egiturarik hartzeko asmorik erakutsi ez, errepublikano ezberdinak biltzeko balio izan zuen. Hurrengo urtean, [[Alianza Republicana]] eratu zuten, Estatuko gizarte eta politikako pertsonaia garrantzitsuenen parte hartzearekin. Tartean egon ziren besteak beste, [[Miguel Unamuno]], [[Antonio Machado]] edota [[Gregorio Marañón|Gregorio Marañon]]. Gainera, sektore errepublikano ezberdinak batzeko balio izan zuen Alianza Republicanak, aurrekoak baino zehaztasun gehiago eta koalizio itxura handiagoa eskainiz. Bere baitan, ideologia ezberdinetako jendea batu zen: batzuek, errepublikano eta [[Sozialismo|sozialistek]] elkarrekin lan egin behar zutela defendatu zuten eta besteek, monarkia altxamenduen bidez amaitzeko jarrera bultzatu zuten. [[1930|1930eko]] abenduan adibidez, [[Jakako altxamendua|Jakan]] monarkiarekin amaitzeko saiakera militarrak porrot egin zuen.