Donostiako Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«El_PuebloVasco,_1931-04-15..pdf» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
«Donostiako_Ituna_La_Voz_193008191.png» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
8. lerroa:
[[1925|1925an]], [[Acción Republicana]] osatu zuten. Nahiz eta hasieran [[Acción Republicana|Acción Republicanak]] partidu egiturarik hartzeko asmorik erakutsi ez, errepublikano ezberdinak biltzeko balio izan zuen. Hurrengo urtean, [[Alianza Republicana]] eratu zuten, Estatuko gizarte eta politikako pertsonaia garrantzitsuenen parte hartzearekin. Tartean egon ziren besteak beste, [[Miguel Unamuno]], [[Antonio Machado]] edota [[Gregorio Marañón|Gregorio Marañon]]. Gainera, sektore errepublikano ezberdinak batzeko balio izan zuen Alianza Republicanak, aurrekoak baino zehaztasun gehiago eta koalizio itxura handiagoa eskainiz. Bere baitan, ideologia ezberdinetako jendea batu zen: batzuek, errepublikano eta [[Sozialismo|sozialistek]] elkarrekin lan egin behar zutela defendatu zuten eta besteek, monarkia altxamenduen bidez amaitzeko jarrera bultzatu zuten. [[1930|1930eko]] abenduan adibidez, [[Jakako altxamendua|Jakan]] monarkiarekin amaitzeko saiakera militarrak porrot egin zuen.
 
1930ean, egoera kontrolaezina zela argudiatuz, [[Miguel Primo de Rivera|Miguel Primo de Riverak]] karguari uko egin zion eta [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] erregearengana itzuli zen boterea. Erregeak [[Damaso Berenguer]]<nowiki/>ri eman zion egoera zuzendu eta [[diktadura]] bat ezartzeko enkargua. Baina bigarren diktadura hark aurkakotasunak handitzeko besterik ez zuen balio izan. [[Dictablanda|Berenguerren Akatsaren]] edo [[Dictablanda|Dictablandaren]] ondoren, [[Demokrazia|demokraziaren]] aldeko oihuak nagusitu ziren eta hauteskundeak ospatzearen beharra zabaldu zen. [[Fitxategi:Donostiako Ituna La Voz 193008191.png|thumb|Donostiako Itunean parte hartu zutenen argazkia, ''La Voz de Guipúzcoa'', 1930-08-19. ]][[Bigarren Errepublika (argipena)|Bigarren Errepublika]] ez zen errepublikanoen saiakerarengatik bakarrik iritsi, baina errepublikanoak demokraziaren alde erakutsi zuten jarrera garrantzitsua izan zen diktadura eta [[Monarkia absolutu|monarkiaren]] aurkako jarrera indartzeko. Monarkia eta diktadura gizarte demokratikoak izan behar zuenaren etsai aurkeztu ziren, ateneoak itxi, egunkariak debekatu eta sektore politiko eta sozial erradikalenak jazarri zituztelako. Gizarteak demokrazia eskatu zuen eta errepublikanoek demokrazia hori errepublikarekin identifikatzea lortu zuten.
 
[[1931]]<nowiki/>ko [[apirilaren 14]]<nowiki/>an, [[Espainiako Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zen. Errepublika ekarri zuten bi gertakari nagusienak [[Gipuzkoa|Gipuzkoan]] bertan gertatu ziren, kilometro gutxitako distantzian: [[Eibarko aldarrikapena]] eta Donostiako Ituna.