Foru aldundi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
[[Hego Euskal Herri]]ko beste euskal lurraldeetan, berriz, aldundi nagusiek uko egin zioten bertan behera geratzeari eta eskumenak galtzeari. 1844tik aurrera, haien estatus berria (''neo-forala'') nolabait arautu zuten Espainia konstituzionalean, eta hala jarraitu zuten Bigarren Karlistaldi oste arte. 1877an, [[Canovas del Castillo]] espainiar lehen ministroak, Gerra Legearen pean eta tentsio giro handi baten erdian, aldundi nagusiak desegitea agindu zuen. Haien ordez, [[probintziako aldundia]]k ezarri ziren, Espainiako gobernuak izendatutako organo administratiboak. Hala ere, ez ziren guztiz Espainiako probintziekin berdindu, [[Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna|Hitzarmen Ekonomiko]]ari esker.
 
Espainiako beste aldundiekiko zuten jatorri eta izaera desberdintasuna dela eta, ''foru'' izendapena aldarrikatzen jarraitu zuten. Nafarroakoak 1867tik aurrera egin zuen hori, baita beste euskal aldundiek ere 1876az geroztik foruak galdu arren. 1937an, Errepublikaren kontra altxatako [https://es.wikisource.org/wiki/Decreto-Ley_de_23_de_junio_de_1937 Franco jeneralak bertan behera utzi zituen] Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek artean zituzten berezitasunak, Nafarroan eta Araban ez bezala. 1981ean, aldundiok foru aldundi bihurtu ziren berriz, Hitzarmen Ekonomikoa berreskuratuz. 1984tik aurrera, Nafarroako Foru Aldundia Nafarroako Gobernua bihurtu zen.
 
== Ikus, gainera ==