Benito Lertxundi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
Bederatzi anai-arrebatatik azkena da Benito Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.<ref name="Badok">{{erreferentzia |url = http://www.badok.info/artista.php?id_artista=18&markatu=benito%20lertxundi |izenburua = Badok.info |argitaletxea = Berria - CC-BY-SA lizentzipean. |sartze-data = 2010-03-02 |hizkuntza = eu}}</ref>
 
Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun batean bertako jabeak, Martin Lizasok, [[laute|laut]] bat utzi zion. Bere kabuz jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra elektriko bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen zituen; [[Elvis Presley]]renak, esaterako. [[La Voz de España]] egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena eman, eta bigarren gelditugeratu zen. Horri esker, [[Mikel Laboa]]k —[[Katalunia]]tik bueltanitzuli zegoenberria [[Mikel Laboa]]kzen— horren berri izan zuen, eta harekin harremanetan jarri zen Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen.
 
=== Ez Dok Amairu ===
26. lerroa:
[[Fitxategi:Zazpiribai.jpg|thumb|left|360px|Ipar-Hego Euskal Herrietako hainbat abeslari [[Zazpiribai]] kantu-ikuskizunerako bildu ziren [[1972]]an, [[Ez Dok Amairu]] desegitean. Parte hartzaileak: [[Manex Pagola]], [[Ugutz Robles-Arangiz]], [[Patxika Erramuzpe]], [[Peio Ospital]], [[Pantxoa Karrere|Pantxoa Carrere]], [[Iñaki Urtizberea]] ([[txistu]]laria eta [[hiru zuloko txirula|xirulatxirularia]]), [[Lourdes Iriondo]], [[Xabier Lete]] eta Benito Lertxundi.<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/146828 «Zazpiribai»,] Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref><ref>Jon Eskisabel: [http://www.badok.info/artista.php?id_artista=159 «Manex Pagola»,] www.badok.info webgunetik 2010-06-29an hartua.</ref>]]
 
1965. urtean sortukosortu zen [[Ez Dok Amairu]] taldearen sortzaileetako bat izan zen. Bertan gauza asko ikasi zituela aitortu izan du. Oso gogoan du izandako lehen bilera, Donostiako Kursaaleko zinema zaharrean egina.
 
{{esaera2|Niretzako surrealista izan zen bilera hura, atera nintzen inpresioarekin ez nuela ezer ulertu, ez nekiela zertan ari ginen. Baina zerbait bazen nigan, sena edo, tiratzen ninduena, horretan jarraitzeko esaten zidana. Bilera batzuk egin genituen, eta hortik sortu zen Ez Dok Amairu taldea. Niretzat berriro jaiotzea, bataioa izan zen. Ordurako kantatzen nuen, baina orduan hartu nuen kontzientzia. Beste nortasun bat, beste kantari bat sortu zen. Garai hartan oso hedatuta zegoen protesta kantutan hasi ginen.|Benito Lertxundi|Argia<ref name="Eizagirre">{{erreferentzia |abizena1 = Eizagirre |izena1 = Estitxu |izenburua = Benito Lertxundirekin solasean |aldizkakoa = Argia |data = 2002-10-06 |alea = 1870 |hizkuntza = eu |url = http://www.argia.com/argia-astekaria/1870/benito-lertxundirekin-solasean |sartze-data = 2010-03-02}}</ref>}}
41. lerroa:
Proiektu kolektiboetan ez ezik, segitzen zuen bere bakarkako lanarekin. [[Oro laño mee batek...]] bigarren diskoak ([[Artezi]], [[1974]]) heldutasun handiagoa erakusten zuen. [[Xabier Lizardi]]ren hainbat abesti musikatu zituen, horien artean "[[Oi lur, oi lur]]". Baita bere ibilbidean garrantzi handia izango zituzten bi kanta ezagun ere: "[[Herribehera]]" jota eta "Txori txikia" metaforikoa, JosAnton Artzeren hitzetan oinarritua.
 
Hamarkada horretan [[Bretainia]]ra hainbat bidaia egin zituen Lertxundik -lehena Ez Dok Amairurekin izan zen-, eta horren ondorioz hango musika eta folklorearekin liluratuta gelditu zen. Horrez gain, [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] herri kantutegia eta musika hobeto ezagutzeko aukera izan zuen, bereziki Zuberoakoa. Eragin horiek nabarmenak izangoizan ziren hurrengo abesti eta lanetan. "Zuberoa deskubrimendu bat izan zen niretzat garai batean. Bere kantagintzatik aparte, kantu mota hori oraindik bizirik zegoela sumatu nuen, zenbait tokitan musikologoen esku baino geratu ez denean" (2). Horren adibide garbia izan zen argitara eman zuen hurrengo diskoa: ...eta maita herria, üken dezadan plazerra (Artezi, 1975). Disko horretan argi agertzen da giro espiritualekiko joera, urruneko alegien oihartzuna. Hor daude Lertxundiren abesti klasiko batzuk ere: "[[Maria Solt]]", "[[Atharratzeko gazteluko kanta]]" eta "[[Jaun Baruak]]". Arrakasta handiko lana izan zen; horrekin Benito Lertxundi lehen mailako euskal musikarien taldean sartu zen, oraindik utzi ez duena.
 
Sormen handiko urteak izan ziren horiek, eta, orduan horren garrantzitsuak ziren kantaldietan parte hartzeaz gain, uzta diskografikoak ez zuen etenik. Hurrengoa disko bikoitza izan zen: [[Zuberoa/Askatasunaren semeei]] (Artezi, 1977). [[Zuberoa]]ko giroa islatu nahi izan zuen Lertxundik lan horretan; horretarako, musika tresna zaharrak baliatu zituen grabazioan, horietako batzuk espresuki berreskuratuak.