Ondarretako espetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
Uztailaren 30ean, [[Loiolako kuarteleko setioa]] amaitu berritan, Ondarretako espetxean eta Kursaalean 500 bat giltzapetu zituzten, erdia militarrak eta poliziak. Aldiz, miliziano talde batek erasoa jo zuen espetxearen kontra eta, Gipuzkoako Altxamenduaren erantzukizuna leporatuta, indarrez atera eta Paseo Berrian 52 fusilatu zituzten, horietatik bat apaiza eta 41 militarrak. Gero, beste 12 exekutatu zituzten Ondarretan bertan epaiketa militar baten ondoren. Luis Iglesias kargugabetu zuten orduan eta, trukean, Venancio Aristegieta [[Izquierda Republicana|errepublikarra]] jarri.
 
Irailaren 9an, matxinoek Donostia okupatu baino lehen, bertako eskuindar presoak ''Aranzazu Mendi'' kartzela-ontzira sartu zituzten Bizkaira bidean, preso-elkartruke baterako erabil zitezkeelakoan. 1936ko irailaren 13an, Donostia indar kolpisten pean erori ondoren, kartzela bete egin zuten berriz, baina luze gabe, ehunka preso atera zituzten bertatik, seiehundik gora, eta hainbat tokitan fusilatu. Espetxetik okupatzaileek ateratako lehendabiziko presoak [[Burdin zubia (Donostia)|Burdinazko zubia]]n eta Uliako errepidearen buruan fusilatu zituzten. 1936ko urrian, espetxeko emakumezko eta gizonezko 200 preso fusilatu zituzten Hernaniko hilerrian. 1936. urte hondarretik, presoak [[Oiartzun]]go hilerrian exekutatu zituzten, baita [[Artikutza]]ko errepidean, [[Bera|Bera-Bidasoa]]n (ehun bat) eta, geroago, [[Bidebieta]]ko tiro-zelaian ere. Horietako asko espetxean basaki torturatu zituzten, itsasoan atxilotutako Jean Pelletier enpresari frantsesak bere idazkietan kontatu zuen bezala.
 
==Itxiera eta eraispena==