Programazio paradigma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Normalean bi mota nagusietan, inperatiboa eta deklaratiboa, oinarrituta daude:
* [[Programazio inperatiboa]]: erabiliena eta zaharrenetarikoena da. Ordenagailuari instrukzioak ematen zaizkio algoritmoen bitartez, gauzak nola egin behar dituen jakiteko. Adibide nagusiena makina lengoaia da, baina [[C (programazio lengoaia)|C]], [[BASIC]] edo [[Pascal]] talde honetan sailkatzen dira.
* [[Objektuei orientatutako programazio|Objektuetara bideratutako programazioa]]: inperatiboan oinarrituta dago, baina objektu izeneko elementuak ditu, metodoak eta aldagaiak gordetzen dituztenak. Famatuenak [[C++]] edo [[Java (programazio lengoaia)|Java]] izango lirateke, baina ordezkari nagusiena Smalltalk da, erabat objektuetara bideratuta dagoena.
* [[Programazio dinamiko]]a: paradigma honetako lengoaiek prozesuak zati txikietan banatzen dituzte hauek aztertzeko eta era optimoan ebazteko. O(n) problemak ebaztea bilatzen du metodo errekurtsibo gutxi erabili barik.
* [[Gertaeretara zuzendutako programazioa]]: programen egitura eta exekuzioa, sistemaren gertaerek edo erabiltzaileak zehaztutakoek mugatzen dituzte.