Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
329. lerroa:
Donostiaren jarduera ekonomiko nagusia zerbitzu-sektorean dago. Nekazaritzak, gehienbat Zubieta eta Igeldo auzoetan kokatua, %0,1a soilik dakarkio ekonomiari. Industria eta eraikuntza sektoreek %11,3a eta gainontzeko %88,6a zerbitzuei dagokie.<ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.fomentosansebastian.eus/eu/hiri-behatokia/datu-estatistikoak|izenburua=Donostiako Sustapena. Hiri Behatokia. Datu estatistikoak.|sartze-data=2016-11-7|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>Donostiako [[Barne produktu gordin]]a [[per capita]] 34.589 eurokoa zen 2012 urtean. <ref>Barne Produktu Gordina per kapita, EAE, Eustat. 2012</ref>
 
Zerbitzuetan diharduen hiria da; administrazioaz gain, merkataritza ere garrantzitsua da. Finantza eta unibertsitate zerbitzuak biziki ugaldu dira 1970eko hamarkadaz geroztik. [[Ikerkuntza+Garapena eta garapena]] delakoan egindako gastua, BPGaren %2,86koa zen 2012an<ref>Donostiako Hiri-Ekonomiaren Barometroa 2013. Donostia Sustapena.{{Cite web|url=http://www.fomentosansebastian.eus/eu/argitalpenak/88-donostiako-hiri-ekonomiaren-barometroa-2013|izenburua= Donostiako hiri ekonomiaren barometroa 2013|sartze-data=2016-11-8|}}</ref>.
Kultura eta turismo hiria da, hainbat jai, kultura eta kirol ekitaldiren egoitza (estropadetan, Donostiako edo Kontxako bandera; Nazioarteko Zinemaldia; Musika Hamabostaldia; arte erakusketak; Aste Nagusia; eta abar).