Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
107. lerroa:
 
Merkataritza [[kapitalismo]]a garatzerakoan, ekonomiaren gaineko lehenengo literatura agertu zen ([[Tomás de Mercado]], [[Sancho de Moncada]]). Dotrina zientifikoagoa izateko, [[François Quesnay]]-ren [[eskola fisiokratiko|fisiokraziak]] heldu behar izan zuen. Azkenik [[Adam Smith]] [[eskozia]]rrak [[ekonomia]]ri zientzia zigilua eman zion [[1776]]an ''Nazioen aberastasuna'' liburuarekin.
 
===Klima===
[[Fitxategi:Pieter Bruegel the Elder - Hunters in the Snow (Winter) - Google Art Project.jpg|thumb|''Ehiztariak elur gainean'', [[Pieter Bruegel Zaharra]], 1565.]]
{{sakontzeko|Izotz Aro Txikia}}
[[Europa]]n eta [[Ipar Amerika]]n, [[negu]]ak hotzagoak izan ziren garai honetan. [[Britainia Handia]]n eta [[Herbehereak|Herbeheretan]], esaterako, ibaiak izozten ziren negu haietan, gainean patinatzeko jaialdiak ospatzeko moduan ([[Tamesis]]en gaineko lehena [[1607]]an izan zen, eta azkena, berriz, [[1814]]an).
 
[[Hubert Lamb]]-ek dioenez, orduko [[elurte]]ak lehengoak edo ondokoak baino handiagoak ziren, eta denbora gehiago irauten zuen lurrak zurituta. [[Lisboa]]n, konparazio baterako, [[elur]] ekaitzak orain baino ohikoagoak ziren, XVII. mendean zortzi izan baitzitezkeen negu bakoitzerako. [[Nekazaritza]] egokitu behar izan zen, hazteko garaia laburragoa baitzen. Izan ere, [[mahastizaintza]] desagertu zen iparraldeko toki batzuetan. Gisa horretan, [[gosete]]ak ohikoak izan ziren: [[Frantzia]]n, 1693-94an; [[Norvegia]]n, 1695-96an; eta [[Suedia]]n, 1696-97an, populazioaren %10 inguru hil zen. [[Estonia]]n eta [[Finlandia]]n, 1696-97an, populazioaren heren batetik bosten batera hil zen.
 
[[William James Burrough]]-ek aztertu du nola islatzen den negua margolaritzan, eta, haren esanetan, gehien-gehienak [[1565]]etik [[1665]]era bitartekoak dira. Haren hipotesiaren arabera, 1565eko negua hotza izanik ohiz kanpo, artistek inspiraziotzat hartu zuten, baina denborak aurrera egin ahala gaia guztiz esploratuta eta negu epelagoak izanda, negua desagertu zen margolanetatik.
 
== XVI. mendea ==