Filipinetako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa:
Lehenengo bi hamarkadetan, bestalde, inbertsiogileak espainiar edo euskal herritar izan behar ziren Espainiako koroaren aginduz, eta horrek Konpainiaren kontra jokatu zuen, esperientzia faltarekin batera. 1803rako, Karlos IV.ak Konpainiaren baimenaldia berritu zuen eta, era horretan, abantaila berriak ere eskuratu zituen: Espainiako erresumaz kanpoko inbertsiogileak onartzeko baimena eman zuen, baldin eta haien errege-erreginak Espainiako koroarekin gerran ez bazeuden; gainera, Asiako beste toki batzuetan fabrikak irekitzeko baimena eta Ameriketako zenbait porturekin (Buenos Aires, Lima, etab.) salerosketan aritzekoa, mugatuta bada ere. Asiako negozioen eta merkatuen ezagutza asko hobetu zuten, eta geografia eremu horretako merkatuak ireki zizkion Espainiako koroari. Une honetan, ehunak ugari inportatu ziren Indiatik batez ere eta, hartara, Espainiak gutxitu egin zuen Alemania eta Frantziako lurraldeekiko arlo horretan zuen menpekotasuna.
 
Nolanahi ere, nazioarteko egoera aldakorra eta etengabeko gerrak kaltegarriak izan zitzaizkion Konpainiari. 1803an Konpainiaren baimenaldia berritu eta gutxira, itsas armada aliatu espainiar eta frantsesek porrot historikoa izan zuten [[Trafalgarko gudua]]n [[Britainia Handia]]ren kontra (1805eko urria). Espainiako itsas armada handiarenak egin zuen. 1809an, Juan Manuel Gandasegiren zuzendaritzapean, Konpainia Britainia Handiko ikurraren pean funtzionatu zuen Ameriketako portuekin, baina gutxi iraun zuen, Ameriketako independentzia erreboltak luze gabe piztu baitziren (Buenos Aires, 1810). [[Iberiar Penintsulako gerra]]ren ostean, Espainiako koroaren finantzak lur jota zeuden, eta zorpean, gainera, Konpainiarekin. [[Fernando VII.a]]ren Diruzaintzak, orduan, maileguak itzuli ez eta, Ameriketako independentzia gerrak direla medio, Konpainiaren diru-funtsetan eskua sartu zuen berriz. Konpainiak ezin zien aurre egin bere hartzekodunei.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/124780|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]| izenburua=Real Compañía de Filipinas}}</ref>
 
==Amaiera==