Italia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
104. lerroa:
 
=== XIX. mendea: ''Risorgimento'' eta lurraldearen batasuna ===
[[Fitxategi:Giuseppe Garibaldi (1866).jpg|thumb|rightleft|200px|<small>[[Giuseppe Garibaldi]] jotzen da Italiaren batasunaren ekintzaile nagusitzat.</small>]]
[[Vienako Batzarra]] egin zenetik, [[Frantziako Iraultza]]ko ideiak akuilatuta, Italiako intelektualak [[monarkia absolutu|absolutismoa]] baztertzen ahalegindu ziren: ''[[Italiaren bateratzea|Risorgimentoaren]]'' hasiera zen. [[Monarkia absolutu|Absolutismoa]] desagerraraztea eta Italiako nazio batasuna lortzea azken buruan gauza bera zela aldarrikatzen zuen higikundea sortu zen. [[1820]]-[[1821|21ean]] matxinadak piztu ziren [[Sizilia]]n, [[Napoli]]n eta [[Piemonte]]n, baina europar estatu absolutisten [[Aliantza Santua]]k zapaldu zituen. [[1831]]ean [[Giuseppe Mazzini]]k, ''Risorgimentoko'' teorizatzaile nagusiak, ''Italia Gaztea'' erakundea sortu zuen erbestean, eta haren ideiak Italia osora zabaldu ziren<ref name=histate>[https://history.state.gov/countries/issues/italian-unification ''Unification of Italian States''] Office of the Historian, Bureau of Public Affairs, United States Department of State. History.state.gov</ref>.
 
122. lerroa:
 
=== Italiako Errepublika ===
[[Fitxategi:Alcide_de_Gasperi_2.jpg|thumb|200px180px|rightleft|<small>[[Alcide De Gasperi]], Italiako Errepublikako aurreneko lehen ministroa (1945–53)</small>]]
[[1946]]ko ekainaren 2an egin zen erreferendumean monarkia ezeztatu zen. [[1948]]ko urtarrilaren 1ean errepublika konstituzioa jarri zen indarrean Italian, eta handik urtebetera [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATO]] erakundean sartu zen. Hurrengo urteetan [[Kristau-demokrazia (Italia)|Kristau Demokraziak]] bakarrik gobernatu zuen. 1950-60 urte bitartean ekonomiak ''mirarizko'' hazkundea izan zuen, Europako aurreratuenetakoa izateraino. [[1980]]. urtetik aurrera gobernu aldaketa asko izan zen Italian. 1948ko konstituzioaren arabera errepublikako presidentea da estatuburua, eta berak aukeratzen du gobernuburua edo lehen ministroa. Presidentea zazpi urtez behin aukeratzen da.
 
[[1978]]. urtea arte presidente guztiak alderdi kristau demokratakoak izan ziren. Urte hartan, [[Sandro Pertini]] sozialista izan zen garaile, baina [[1985]]ean Alderdi Kristau Demokratikoaren (PDC) kide bat aukeratu zuten ostera estatuburu, [[Francesco Cossiga]] hain zuzen. Italiako sistema politikoa formetan baizik ez zen izan sendoa. Ministro taldeak osatzeak luze jotzen zuen, baina gero berehala desegiten ziren. Salbuespen bakarra [[Bettino Craxi]] izan zen; [[1983]]ko apiriletik [[1987]]ko martxora izan zen gobernuburu. Politikaren sendotasunik eza, zerga defizit ikaragarriak eta [[mafia]]ren eta [[camorra]]ren eragina zirela eta, konstituzioa berritu beharra ere ikusi zen. [[1991]]ko otsailean Alderdi Komunista izenaz aldatu eta Ezkerreko Alderdi Demokratikoa (PDS) bihurtu zen. Abenduan, baina, talde disidente batek alderdi komunista fundatu zuen ostera.

[[Fitxategi:Sheet Falcone Borsellino.jpg|thumb|280px|right|<small>[[Giovanni Falcone]] eta [[Paolo Borsellino]] epaileen omenezko afixeak. [[Mafia]]k hil zituen biak [[1992]]an</small>]]
1991ko bukaeran areagotu egin ziren tirabirak PDCren barruan eta Cossigaren eta PDSko buru [[Achille Occhetto]]ren artean. [[1992]]ko otsailean, presidenteak eta Lehen Ministroak hauteskundeak deitu zituzten, Legebiltzarra desegin ondoren. 1992ko apirileko hauteskundeetan ofizialismoak Legebiltzarreko gehiengo absolutua galdu zuen lehengoz 1946az geroztik. Handik gutxira, [[Giulio Andreotti]]k gobernuaren dimisioa aurkeztu zuen, eta Cossigak ere bere dimisioa aurreratu zuen. Maiatzaren bukaeran mafiak[[mafia]]k [[Giovanni Falcone]] epailea, «mafiaren etsai nagusia», hil izanak jendea presidente demokrata kristaua [[Oscar Luigi Scalfaro]] hautatzera bultzatu zuen neurri handi batean. Falcone hil eta bi hilabetera, ordea, mafiak haren ondorengoa hil zuen, [[Paolo Borsellino]]. 1992ko urrian 10 milioi langilek greba egin zuen gobernuak ekonomia doitzeko hartutako neurrien kontra protesta egiteko.
 
Italiako prokuradore nagusiak, Antonio di Pietrok, operazio ilegalen sistema konplexu bat argitzeko «Esku garbiak» ikerketa bultzatu zuen, eta era guztietako politikoak, enpresaburuak eta mafia nahasita zeudela aurkitu zuen: [[Bettino Craxi]] eta [[Giulio Andreotti]] lehen ministro ohiak, besteak beste. 1980 eta 1992 bitartean ustelkeriak 20 mila milioi dolar inguru galarazi zizkion estatuari. Gainera, funtzionario eta politikoei emandako ezkutuko sariak zirela-eta, Italiako inbertsio publikoak Europako gainerako erkidegoetakoak baino %25 garestiago ziren. 1993ko apirilean Banketxe Zentraleko presidente ohia, [[Carlo Azeglio Ciampi]], izendatu zuten lehen ministro.
237 ⟶ 240 lerroa:
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:COB_data_Italy.PNG|thumb|right|350px|<small>Italian bizi diren atzerritarren jatorria. 2006ko datuak.</small>]]
2016 hasieran 5.026.153 atzerritar bizi ziren Italian<ref name="atzer">{{erreferentzia|url=http://demo.istat.it/strasa2016/index_e.html| izenburua= Italia: Resident foreigners by age and sex on 1st January 2016| argitaletxea= demo.istat.it| sartze-data=2016-11-4}}</ref>, biztanleria osoaren %8,3. Kopuru horretan sarturik daude atzerritarren seme-alabak, bigarren belaunaldiko etorkinak, baina ez italiar herritartasuna eskuratu dutenak (130.000 inguru urtean<ref>{{erreferentzia|url=http://www.istat.it/en/archive/162261| izenburua= 2014: National demographic balance| argitaletxea= istat.it| sartze-data=2016-11-4}}</ref>). Datu ofizialek kanpoan uzten dituzte legez kanpoko etorkinak ere, 400.000 baino gehiago 2015an<ref>{{erreferentzia|izena= Vladimiro |abizena=Polchi |url=http://www.repubblica.it/solidarieta/immigrazione/2015/12/02/news/rapporto_ismu-128656311/?refresh_ce| izenburua= Immigrati, c'è un popolo di invisibili in Italia e sono più di 400 mila| argitaletxea= repubblica.it| sartze-data=2016-11-4}}</ref>. Herritartasunari dagokionez, 2015ean [[errumania]]rra zen komunitaterik handiena (1.131.839 lagun, %10 [[ijito]]ak<ref>{{erreferentzia|izena=Claudia |abizena=Ciobanu |url=http://www.ipsnews.net/2008/05/europe-home-to-roma-and-no-place-for-them/| izenburua= EUROPE: Home to Roma, And No Place for Them| argitaletxea= ipsnews.net| sartze-data=2016-11-7}}</ref>), [[albania]]rra bigarrena (490.483) eta [[maroko]]arra hirugarrena (449.058)<ref>{{erreferentzia|url=http://www.istat.it/it/immigrati/grafici-interattivi/principali-cittadinanze| izenburua= Principali cittadinanze| argitaletxea= istat.it| sartze-data=2016-11-7}}</ref>.
 
=== Hizkuntzak ===