Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lotura
327. lerroa:
== Ekonomia ==
{{lanean|Idoia elso}}
Donostiaren jarduera ekonomiko nagusia hirugarren sektoreari dagokio, hain zuzen ere, zerbitzu sektoreari. Nekazaritzak, gehienbat Zubieta eta Igeldo auzoetan kokatua, %0,1a suposatzen du. Industria eta Eraikintza sektoreek %11,3a eta gainontzeko %88,6a hirugarren sektoreari dagokio<ref>Hiri Behatokia. Datu estadistikoak. Donostiako Sustapena. </ref>.
 
Zerbitzuetan diharduen hiria da; administrazioaz gain, merkataritza ere garrantzitsua da. Finantza eta unibertsitate zerbitzuak biziki ugaldu dira 1970eko hamarkadaz geroztik. Kultura eta turismo hiria da, hainbat jai, kultura eta kirol ekitaldiren egoitza (estropadetan, Donostiako edo Kontxako bandera; Nazioarteko Zinemaldia; Musika Hamabostaldia; arte erakusketak; Aste Nagusia; eta abar). XIX. mendean [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa|Viktoria Eugenia]] erreginak bere oporraldirako hautatu zuenez geroztik, Donostiak hiri turistiko izateari eutsi dio.