Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Egoera soziolinguistikoa: Zehazki, eta letra larriak: gerra zibil espezifiko hori (1936-1939)
327. lerroa:
== Ekonomia ==
{{lanean|Idoia elso}}
Donostiaren jarduera ekonomiko nagusia hirugarren sektoreari dagokio, hain zuzen ere, zerbitzu sektoreari. Nekazaritzak, Zubieta eta Igeldo auzoetan kokatua, %0,1a suposatzen du. Industria eta Eraikintza sektoreek %11,3a eta gainontzeko %88,6a hirugarren sektoreari dagokio<ref>Hiri Behatokia. Datu estadistikoak. Donostiako Sustapena. </ref>.
Donostiako nekazaritza Zubieta eta Igeldon dago kokatua. Industria gutxi dago eta hiritik kanpo sakabanatua (elikagai industria, ehungintza, lantegi mekanikoak). Zerbitzuetan diharduen hiria da; administrazioaz gain, merkataritza ere garrantzitsua da. Finantza eta unibertsitate zerbitzuak biziki ugaldu dira 1970eko hamarkadaz geroztik. Kultura eta turismo hiria da, hainbat jai, kultura eta kirol ekitaldiren egoitza (estropadetan, Donostiako edo Kontxako bandera; Nazioarteko Zinemaldia; Musika Hamabostaldia; arte erakusketak; Aste Nagusia; eta abar). XIX. mendean [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa|Viktoria Eugenia]] erreginak bere oporraldirako hautatu zuenez geroztik, Donostiak hiri turistiko izateari eutsi dio.
 
Donostiako Barne Produktu Gordina per kapita 34.589 eurokoa zen 2012 urtean. <ref>Barne Produktu Gordina per kapita, EAE, Eustat. 2012</ref>
 
=== Langabezia ===
Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuetatik langabezia-tasa txikiena duena Donostia da. 2015ean, %11,2koa zen (guztira, 10.418 langabetu). Sexuen arabera aztertuz gero, emakumeen langabezia tasa %12,7koa zen (5.657) eta gizonezkoa berriz, %9,9koa (4.761).
Adinaren araberako irakurketa egiterakoan, 45 urtetik gorakoek dute langabezia-tasa altuena, 5142 langabetu. <ref> http://www.fomentosansebastian.eus/eu/hiri-behatokia/datu-estatistikoak</ref>
 
== Politika ==