Ondarretako espetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
1890ean, [[Victor Samaniego]] alkateak inauguratu zuen espetxe berria. Atariko goiburua zuen "gorrota delitua, erruki gaizkilea". Hala ere, [[I. Mundu Gerra]]n Donostiaratutako europar erbesteratuen eraginez neurri batean, zabaltzen hasi zen 'harrizko munstro' horren kokapena desegokia zelako iritzia. 1927ko txosten batek espetxea tokiz aldatzeko aholkua eman zuen, ingurune turistikoa zela eta, baina asmoa ez zen gauzatu. Mota guztietako presoak biltzen zituen, baina 1931z geroztik preso politikoz betetzen hasi zen. Espetxearen ataria tentsio politikoen lekuko izan zen; 1931n, lehenengo elkarretaratze bat egin zen atarian, [[Clara Campoamor]] buru zuena. 1936 hasieran, berriz, elkarretaratuek ''[[Marseillesa]]'', ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako Arbola]]'' eta ''[[Internazionala]]'' kantatu zituzten.
 
[[1934ko Iraultza Euskal Herrian|1934an,]] preso politikoz guztiz bete zen espetxea, batez ere [[Eibar]]koak. Donostiako [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|1936ko uztailean piztutako gerran, Donostian]], gertaera lazgarriak izan ziren, lehendabizi agintari errepublikazaleen pean bertako preso militar eta eskuindarren kontra izandako eraso handian (1936ko uztail amaieran) eta, gero, [[frankismo|eskuindar matxino]]en pean, milaka lagun espetxeratu baitzituzten bertan. Donostia errepublikazalearen Defentsa Batzordeak Luis Iglesias Ansaño zinegotzi sozialista izendatu zuen kartzelako zuzendari.
 
Uztailaren 30ean, [[Loiolako kuartelarenkuarteleko setioa]] amaitu berritan, Ondarretako espetxean eta Kursaalean 500 bat giltzapetu zituzten, erdia militarrak eta poliziak. Aldiz, miliziano talde batek erasoa jo zuen espetxearen kontra eta, Gipuzkoako Altxamenduaren erantzukizuna leporatuta, indarrez atera eta Paseo Berrian 52 fusilatu zituzten, horietatik bat apaiza eta 41 militarrak. Gero, beste 12 exekutatu zituzten Ondarretan bertan epaiketa militar baten ondoren. Luis Iglesias kargugabetu zuten orduan eta, trukean, Venancio Aristegieta [[Izquierda Republicana|errepublikarra]] jarri.
 
Irailaren 9an, matxinoek Donostia okupatu baino lehen, bertako eskuindar presoak Aranzazu Mendi kartzela-ontzira sartu zituzten Bizkaira bidean, preso-elkartruke baterako erabil zitezkeelakoan. 1936ko irailaren 13an, Donostia indar kolpisten pean erori ondoren, kartzela bete egin zuten berriz, baina luze gabe, ehunka preso atera zituzten Ondarretatikbertatik, seiehundik gora, eta hainbat tokitan fusilatu zituzten. Espetxetik okupatzaileek ateratako lehendabiziko presoak [[Burdin zubia (Donostia)|Burdinazko zubia]]n eta Uliako errepidearen buruan fusilatu zituzten. 1936ko urrian, espetxeko emakumezko eta gizonezko 200 preso fusilatu zituzten Hernaniko hilerrian. 1936. urte hondarretik, presoak [[Oiartzun]]go hilerrian, [[Artikutza]]ko errepidean, [[Bera|Bera-Bidasoa]]n (ehun bat) eta, geroago, [[Bidebieta]]ko tiro-zelaian. Horietako asko espetxean basaki torturatu zituzten, itsasoan atxilotutako Jean Pelletier enpresari frantsesak bere idazkietan kontatu zuen bezala.
 
==Itxiera eta eraispena==