Berotegi-efektua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
77. lerroa:
Horrela, [[berotze globala]] dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, [[polo geografiko|lurburuetako]] [[izotz]]a urtu egingo dira eta urtutako [[ur]] horrek itsasoetako maila igoaraziko du. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipin litzake eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk [[basamortu]] bihur litezke, [[haize]]en norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asmaezinak dira, baina larrienak izan litezke.
 
Berotegi efektua beti era negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da bizia mantentzeko, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunaren eta gas karbonikoaren (CO<sub>2</sub>) eraginez. Gas horiek eta beste batzuek eguzkitik datorren energia kalorikoa atxiki egiten dute eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura [[ilargia|ilargikoaren]] antzekoa izango litzateke, hots, -18&nbsp;°Ckoa. Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzako mehatxua, babeslea baizik. Beti ere muga batzuen artean, gizadiaren garapen industrial zentzugabekoak azken urteetan puskatu dituenak.
 
Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan liteke.