Ondarretako espetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
 
[[1934ko Iraultza Euskal Herrian|1934an,]] preso politikoz guztiz bete zen espetxea, batez ere [[Eibar]]koak. Donostiako [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko gerran]], gertaera lazgarriak izan ziren, lehendabizi agintari errepublikazaleen pean bertako preso militar eta eskuindarren kontra izandako eraso handian (1936ko uztail amaieran) eta, gero, [[frankismo|eskuidar matxino]]en pean, milaka lagun espetxeratu baitzituzten bertan. Donostia errepublikazalearen Defentsa Batzordeak Luis Iglesias Ansaño zinegotzi sozialista izendatu zuen kartzelako zuzendari.
 
[[File:Ondarretako kartzelatik ateratzen.jpg|thumb|Presoak Ondarretako espetxetik ateratzen (1942)]]
Uztailaren 30ean, Loiolako kuartelaren setioa amaitu berritan, Ondarretako espetxean eta Kursaalean 500 bat giltzapetu zituzten, erdia militarrak eta poliziak. Aldiz, miliziano talde batek erasoa jo zuen espetxearen kontra eta, Gipuzkoako Altxamenduaren erantzukizuna leporatuta, indarrez atera eta Paseo Berrian 52 fusilatu zituzten, horietatik bat apaiza eta 41 militarrak. Gero, beste 12 exekutatu zituzten Ondarretan bertan epaiketa militar baten ondoren. Luis Iglesias kargugabetu zuten orduan eta, trukean, Venancio Aristegieta errepublikarra jarri.