Ondarretako espetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
 
==Espetxea==
[[File:Ondarretako kartzelako presoak.jpg|thumb|Presoak eta espetxeko moja nagusia]]
1890ean, [[Victor Samaniego]] alkateak inauguratu zuen espetxe berria. Atariko goiburua zuen "gorrota delitua, erruki gaizkilea". Hala ere, [[I. Mundu Gerra]]n Donostiaratutako europar erbesteratuen eraginez neurri batean, zabaltzen hasi zen 'harrizko munstro' horren kokapena desegokia zelako iritzia. 1927ko txosten batek espetxea tokiz aldatzeko aholkua eman zuen, ingurune turistikoa zela eta, baina asmoa ez zen gauzatu. Mota guztietako presoak biltzen zituen, baina 1931z geroztik preso politikoz betetzen hasi zen. Espetxearen ataria tentsio politikoen lekuko izan zen; 1931n, lehenengo elkarretaratze bat egin zen atarian, [[Clara Campoamor]] buru zuena. 1936 hasieran, berriz, elkarretaratuek ''[[Marseillesa]]'', ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako Arbola]]'' eta ''[[Internazionala]]'' kantatu zituzten.