Britpop: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Britpop''' [[1990eko hamarkada]]ren hasieran [[Erresuma Batua]]n sortu zen [[rock alternatibo]]aren azpigenero bat izan zen. Bere ezaugarriak honakoak ziren: doinuen goxotasuna, abestien sotiltasuna, eta [[1960ko hamarkada]] eta [[1970eko hamarkada]]ko musika taldeen eraginak izatea, adibidez, [[The Beatles]] eta [[The Kinks]].
 
[[1990eko hamarkada]] [[AEB]]etan [[grunge]] musika pil-pilean zegoen bitartean, Erresuma Batuan britpoa nagusi izan zen. Jada, hamarkadaren bigarren erdialdean bi azpigeneroek gainbehera bizi izan zuten.
 
Azpigenero honetako bi talde nagusiak [[Oasis]] eta [[Blur]] izan ziren, bien arteko lehia bere garaian [[The Beatles]] eta [[The Rolling Stones]] taldeek izan zuten mailara iritsi zen, bi taldeen arteko hika-mikak eta azpigenero honetako zaleen banaketak ere eman zirelarik. Beste talde nabarmenak hauek izan ziren: [[Ocean Colour Scene]], [[Suede]], [[Elastica]], [[The Verve]], [[Delirious?]], [[Pulp]], [[Supergrass]], [[Keane]] eta [[Sleeper]].