Judu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
ospetsuen zerrenda txukuntzea
52. lerroa:
== Juduak Euskal Herrian ==
 
[[Fitxategi:ריהל ראלי.jpg|thumb|YehudaJehuda Haleviren estatua, Israelen]]
Euskal Herriari dagokionez, Nafarroako hegoaldean (musulmanen esku zegoen Tuteran eta inguruko herrietan) finkatu ziren IX. mendearen aldera lehen juduak. X. mendean eraiki zen lehen sinagoga Iruñean eta aljama edo judu-auzo bat garatu zen han. Iruñea, Lizarra, Viana eta, batez ere, Tutera (Erriberako beste herriekin batera), izan ziren Nafarroako juduen gune nagusiak.
 
Araban, Errioxan eta Gasteizen bizi izan ziren nagusiki juduak; Bizkaian, Urduñan eta Balmasedan, eta Gipuzkoan, Seguran eta Arrasaten.
 
XII. mendetik aurrera, garai oparoak bizi izan zituzten juduek bazter guztietan, foru bereziak lortu zituzten eta, oro har, errespetuzko tratua jasotzen zuten. Egiteko askotan aritzen ziren juduak, baina merkataritzan, finantza-alorrean, administrazioan eta medikuntzan nabarmendu ziren bereziki. Bestalde, hebrearren kultura-hiri garrantzitsua izan zen Tutera; bertakoak ziren YehudaJehuda Halevi, idazle eta filosofo ospetsua, Benjamin Tuterakoa, idazle eta bidaiari handia, eta Abraham ibn Ezra jakintsua.
 
XIII. mendearen bukaeran hasi zen juduen aurkako joera zabaltzen, eta 1328an hasi zen Nafarroan juduen aurkako esetsaldia (Pedro Ollogoien fraide frantziskotarra izan zen sarraskiaren gidaria); 1333an zuzendu zen egoera, Evreuxko etxeko erregeen etorrerarekin. XV. mendean areagotu zen juduen aurkako sentimendua, eta kanporatzeko agindua eman zuten azkenean Gaztelako eta Aragoiko [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] 1492an. Judu askok Tutera eta Nafarroako beste leku batzuetara jo zuten orduan. 1498an beste hainbeste egin zuen Katalina I.a Nafarroako erreginak, baina kanporatzea ez zen erabatekoa izan 1512an Gaztelako armadak Nafarroaz jabetu zen arte. Zapalkuntza neurri latzak hartu zituen Inkisizioak XVI. mendetik aurrera juduen aurka. Portugaldik, Espainiatik eta Hego Euskal Herritik egotzitako judu batzuk Baionan eta Ipar Euskal Herriko beste hiri batzuetan (Bidaxune, Bastida) kokatu ziren XVI. mendetik aurrera. Hasierako urteak zailak izan ziren arren, Baionako hiriak bertan gelditzeko aukera eskaini zien, eta arian-arian gaztelania (eta portugesa) hizkuntza zuen judu-talde indartsu bat osatu zen Saint-Esprit hirian, gero Baionako hiriaren auzo izan zenean.
80. lerroa:
* [[Antisemitismo]]a.
 
== PertsonaiaJudu ezagunakospetsuak ==
* [[Jehuda Halevi]] ([[1070]]-[[1141]]), Tuterako poeta, filosofoa eta medikua.
* [[Yochanan Vollach]] ([[1945]]-), futbolari [[israel]]darra.
* [[YehudaAbraham HaleviBen Meir Ibn Ezra]] ([[10701092]]-[[11411167]]), poeta,Tuterako filosofoidazlea eta mediku [[tutera]]rrazientzialaria.
* [[AbrahamBenjamin Ben Meir Ibn EzraTuterakoa]] ([[10921130]]- [[11671173]]), idazleTuterako etaidazlea zientzialarieta tuterarrabidaiaria.
* [[BenjaminSigmund TuterakoaFreud]] ([[11301856]]- [[11731939]]), idazle eta bidaiariAustriako tuterarrapsikiatra.
* [[SigmundTheodor FreudHerzl]] ([[18561860]]-[[19391904]]), psikiatraHungariako [[austria]]rrapolitikaria.
* [[TheodorAlbert HerzlEinstein]] ([[18601879]]-[[19041955]]), politikariAlemaniako [[hungaria]]rrafisikaria.
* [[AlbertGolda EinsteinMeir]] ([[18791898]]-[[19551978]]), fisikariIsraelgo [[alemania]]rrapolitikaria.
* [[GoldaGroucho MeirMarx]] ([[18981890]]-[[19781977]]), politikariAmeriketako [[israel]]darraEstatu Batuetako aktorea.
* [[Irène Némirovsky|Irene Nemirovsky]] ([[1903]]-[[1942]]), Ukrainako idazlea.
* [[Groucho Marx]] ([[1890]]-[[1977]]), aktore [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]].
* [[IrèneIsaak Némirovsky|Irene NemirovskyRabin]] ([[19031922]]-[[19421995]]), idazleIsraelgo [[ukraina]]rrapolitikaria.
* [[IsaakWoody RabinAllen]] ([[19221935]]-[[1995]]), politikariAmeriketako [[israel]]darraEstatu Batuetako zinemagilea.
* [[Woody Allen]] ([[1935]]-), zinemalari [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]].
* [[Matisyahu]] ([[1979]]-), abeslari [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]].
 
== Kanpo-loturak ==