Italia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
74. lerroa:
 
=== Erliebea ===
[[Fitxategi:Altimetria_Italia.svg|thumb|right|200px|<small>Italiako altimetria.</small>]]
Italia herrialde menditsua da; ordokiak lurraldearen %23,2 besterik ez dira, [[muino]]ak %41,6 eta mendiak %35,2<ref name="sapere">{{erreferentzia|url=http://www.sapere.it/enciclopedia/It%C3%A0lia+%28geografia+e+storia%29.html| izenburua= Itàlia (geografia e storia)| argitaletxea= sapere.it| sartze-data=2016-11-3}}</ref>. Mendilerro nagusiak bi dira: [[Alpeak]], iparraldean, eta [[Apeninoak]], 1.350 kilometroan Italiar penintsula luzetara zeharkatzen dutenak. [[Liguriako Alpeak|Liguriako Alpeetako]] Colle di Cadibona hartzen da Alpe eta Apeninoen arteko mugatzat<ref>{{erreferentzia|url=http://es.touristlink.com/italy/colle-di-cadibona/overview.html| izenburua= Colle di Cadibona| argitaletxea= es.touristlink.com| sartze-data=2016-11-3}}</ref>. Bi mendilerroen artean [[Po]] ibaiaren [[Po ibaiaren harana|haran zabala]] dago, Italiako ordokirik handiena, 46.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena<ref>{{erreferentzia|url=http://www.treccani.it/enciclopedia/pianura-padana/| izenburua= Padana, Pianura| argitaletxea= treccani.it| sartze-data=2016-11-3}}</ref>.
 
79 ⟶ 80 lerroa:
 
=== Hidrografia ===
[[Fitxategi:Altstadt von Malcesine-2.jpg|thumb|right|220px|<small>[[Gardako aintzira]], Italiako zabalena.</small>]]
[[Po]] da herrialdeko ibairik garrantzitsuena: 652 kilometro luze da eta 74.970 kilometro koadroko arroa dauka; [[Monte Viso]]n du iturburua eta, [[Po ibaiaren harana|Padanar ordokia]] mendebaldetik ekialdera zeharkaturik, [[Adriatiko]]ra isurtzen da, [[ibai delta|delta]] zabala eratuz. Bigarren ibairik luzeena [[Adige]] da (410 kilometro), Resiako aintziratik hurbil jaio eta Adriatikoan itsasoratzen dena, [[Chioggia]]tik gertu. [[Tiber]] da hirugarren luzeena (405 kilometro); [[Emilia-Romagna]]ko Fumaiolo mendian du iturburua, eta [[Tirreniar itsasoa]]n ahoa<ref name="sapere"></ref>. Iparraldeko udalerri batzuk ([[Livigno]], [[Sexten]], [[Innichen]], [[Toblach]] zati batean, [[Chiusaforte]], [[Tarvisio]] eta [[Curon Venosta]] zati batean) [[Danubio]]ren arrokoak dira.
 
Alpeetan jatorri glaziarreko aintzira asko daude; [[Gardako aintzira]] (370 km²), [[Maggiore]] (212,2 km²), [[Comoko aintzira]] (145,9 km²) eta [[Iseoko aintzira]] (65,3 km²) dira handienak. [[Lazio]] eskualdean jatorri bolkanikoko aintzirak daude, Bolsena (114,5 km²), Bracciano (57,5 km²), sumendi itzalien kraterretan<ref name="sapere"></ref>. [[Trasimeno]] (128 km²) aintzira [[endorreiko]]a da, [[Lesinako aintzira|Lesinakoa]] (51,4 km²) itsasertzekoa.
[[Aintzira|Aintzirei]] dagokienez, [[Gardako aintzira|Gardakoa]], [[Maggiore]] eta [[Comoko aintzira|Comokoa]] dira handienak; Alpeetako eskualdean daude aintzira horiek guztiak.
 
== Historia ==