La Danseuse (2016ko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Film infotaula oinarria | izena = La Danseuse | izenburu originala = La Danseuse | izenburua euskaraz = Dantzaria | urtea = 2016 | estreinaldia = 2016ko maiatzaren 13...»
(Ez dago alderik)

23:07, 3 azaroa 2016ko berrikusketa

La Danseuse (euskaraz Dantzaria) 2016ko Stéphanie Di Giusto frantziar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Giovanni Lista idazlearen Loïe Fuller : Danseuse de la Belle époque eleberrian oinarritua dago, era berean liburu horretan Loie Fuller estatubatuar dantzariaren biografia kontatzen da. Soko, Gaspard Ulliel, Mélanie Thierry, Lily-Rose Depp eta François Damiens aktoreek antzeztu zuten. 2016ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Gidoilarietako bat euskal jatorriko Thomas Bidegain izan zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Inorri ez zitzaion AEBetako Mendebalde Urrun basatian jaiotako Loïe Fuller (Soko) estatubatuar neska gaztea Belle Époque garaiko ikur bilakatuko zenik burutik ere pasako, are eta gutxiago Parisko Operako dantzari eta izar bilakatuko zenik. Urteak igaro hala, bizkarreko min izugarria jasan eta antzokietako argiztapenaren ondorioz ikusmena kaltetua izan arren, ez zuen inoiz bere dantza estiloa perfekzionatzetik utzi. Halere, arrakastaren egarriz etorritako Isadora Duncan (Lily-Rose Depp) aberkide dantzari gazte bikainak Fullerren gainbeherari hasiera emango dio.

Aktoreak

Kanpo loturak