Ondarretako espetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
1886an hasi zituzten lanak, eta 1889an bukatu. Hura egiteko ez zuten eredurik aldez aurretik, baina Frantziako eta Ingalaterrako ereduei begiratu eta, azkenean, Gasteizko kartzelaren ereduari lotu zitzaizkion, Belgikako espetxeen eredu zelularraren araberakoa. Materiala Donostiako gainerako eraikinak egiteko erabilitako berdina zen: Igeldotik Oriorainoko 26 harrobietako hareharria. Nemesio Barrio izan zen obren zuzendaria. Hiru solairuko eraikina izan zen, dudarik gabe harridura sortzen zuen tamainako kartzela, eta emakumeak hirugarren solairuan zeuden eta, haiekin batera, 'hamabost urtekoak', prostituzioan aritu eta sarekadetan kartzelatzen zituzten neska gazteak.
 
==Espetxearen funtzionamendu aldia==
==Sorrera eta iraupena==
1890ean, Victor Samaniego alkateak inauguratu zuen espetxe berria. Atariko goiburua zuen "gorrota delitua, erruki gaizkilea". Hala ere, [[I. Mundu GerranGerra]]n Donostiaratutako europar erbesteratuen eraginez neurri batean, zabaltzen hasi zen 'harrizko munstro' horren kokapena desegokia zelako iritzia. 1927ko txosten batek espetxea tokiz aldatzeko aholkua eman zuen, ingurune turistikoa zela eta, baina asmoa ez zen gauzatu. Mota guztietako presoak biltzen zituen, baina 1931z geroztik preso politikoz betetzen hasi zen. Espetxearen ataria tentsio politikoen lekuko izan zen; 1931n, lehenengo elkarretaratze bat egin zen atarian, [[Clara Campoamor]] buru zuena. 1936an, berriz, elkarretaratuek Marseillesa, Gernikako Arbola eta Internazionala kantatu zituzten.
 
1934an, preso politikoz guztiz bete zen espetxea. Donostiako [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko gerran]], gertaera lazgarriak izan ziren, lehendabizi agintari errepublikazaleen pean bertako preso militar eta eskuindarren kontra izandako eraso handian (1936ko uztail amaieran) eta, gero, [[frankismo|frankisten]] pean, milaka lagun espetxeratu baitzituzten bertan. HorietakoIrailaren asko9an, torturatubertako zituzteneskuindar eta,presoak gutxienezAranzazumendi 600,kartzela-ontzira kartzelatiksartu aterazituzten etaBizkaira fusilatubidean, eginpreso-elkartruke zituztenbaterako 1948raerabil bitarteanzitezkeelakoan.
 
Horietako asko torturatu zituzten eta, gutxienez 600, kartzelatik atera eta fusilatu egin zituzten 1948ra bitartean. Donostia indar kolpisten pean erori ondoren, 1936ko urrian, bertako emakumezko eta gizonezko 200 preso fusilatu zituzten Hernaniko hilerrian. 1936. urte hondarretik, presoak Oiartzungo hilerrian, Artikutzako errepidean, Bera-Bidasoan (ehun bat) eta, geroago, Bidebietako tiro-zelaian.
 
Protestei eta askatasun eskaerei ezikusiarena egin zieten.<ref>[http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/ondarreta-gezalaren-kartzela-ondarreta-la-carcel-del-salitre/ ''Ondarreta, gezalaren kartzela'' erakusketa].</ref> Eraikin hari loturiko gertaerarik tamalgarriena 1936an gertatu zen: frankistek ia 200 preso atera zituzten, eta Hernaniko hilerrian fusilatu.<ref name=DonostiaFrankismoan>[http://donostiafrankismoan.blogspot.com.es/2009/05/ondarretako-kartzela-zena.html «Ondarretako kartzela zena»], ''Donostia Frankismoan'' webgunea, 2009-05-02.</ref>