Berotegi-efektuko gas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
 
* [[Ur lurrun]]a (H<sub>2</sub>O): Berotegi-efektua eragiten duen gas nagusia da ur-lurruna. Ur likidoaren [[lurrunketa]] edo [[irakite]]aren ondorioz sortzen da, eta baita izotzaren [[sublimazio]]aren ondorioz ere. [[Izpi infragorri]]ak xurgatzen ditu. Berotze globalaren ondorioz ur-lurrrunaren kontzentrazioa [[atmosfera]]n igotzen ari da, eta horrek, aldi berean, berotze globala ere areagotzen du (gurpil zoroaren eskema klasikoa) <ref> [http://www.elmundo.es/elmundo/2008/11/18/ciencia/1227011418.html El vapor de agua multiplicará por dos el calentamiento del planeta] El Mundo egunkaria, 2008an </ref>
* [[Karbono dioxido]]a: Bere formula kimikoa CO<sub>2</sub> da. Gas karboniko eta anhidrido karboniko ere deitua, bi [[oxigeno]] atomoz eta karbono atomo batez osatutako gasa da. Gas honen kontzentrazioa atmosferan asko igo da azken ehun urteotan, batez ere erregai fosilen (ikatza, petrolioa...) erabileraren ondorioz, industrian eta garraioan. Baita deforestazioaren ondorioz ere: basoak erretzen direnean zuhaitz eta landareek duten karbonoa CO<sub>2</sub> moduan askatzen dute, eta horretaz gain landareen [[Fotosintesi|funtzio fotosintetikoaren]] eragina txikiagotu egiten du deforestazioak (gogoratu fotosintesiak CO<sub>2</sub> kontsumitzen duela, eta beraz gas honen atmosferako kontzentrazioa txikitzen duela)
 
* [[Metano]]a (CH<sub>4</sub>): Metanoa alkano hidrokarburo arruntena da. [[Hidrogeno]] atomo bakoitzak lotura kobalente batez karbonoetan lotuta dago. Gas moduan tenperatura eta presio ohikoetan azaltzen den substantzia ez polarra da. Koloregabea eta usaingabea da eta uretan ia ez da disolbagarria. Naturan, azken usteltze anaerobiko ekoizkin bezala produzitzen da landaretan. Jardunbide natural hau biogasak produzitzeko erabiltzen da. Mikroorganismo anaerobiko askok sortarazten dute CO<sub>2</sub>-a azkenengo elektroi onarpen bezala erabiliz.
Gas naturalaren %97a eratzen du. Ikatz minetan ''grisu'' deitzen da eta [[sukoi]]a eta [[lehergarri]]a denez, oso arriskutsua da. Metanoa berotegi efektuko gas indartsua da.Lurra planetaren beroketaren ekarpenean parte har dezakeen gasa da, bere berotze globalaren indarra 23-koa delako, bere kontzentrazioa 2-koa den bitartean. Horrek 100 urtetan CH<sub>4</sub> kg bakoitzak, Lurra CO<sub>2</sub> masak baino 23 aldi gehiago berotuko duela esan nahi du. Hala ere, Lurraren atmosferan, 220 aldi gehiago dago karbono dioxidoa metanoa baino, beraz, metanoa modu garrantzitsu txiki batean laguntzen du berotegi efektuari.