Donostiako Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:San Sebastian Puente Maria Cristina.jpg|250px|thumb|right|[[Donostia]]ko [[Maria Kristina zubia]].]]
[[Fitxategi:El PuebloVasco, 1931-04-15..pdf|thumb|Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapena Donostian, ''El Pueblo Vasco'', 1931-04-15. ]]
'''Donostiako Ituna''', [[Fernando Sasiain|Fernando Sasiainen]] zuzendaritzapean eta [[Niceto Alcalá-Zamora|Niceto Alcalá Zamoraren]] ekimenez [[1930]]eko [[abuztuaren 17]]an [[Donostia]]n ospatu zen bilera izan zen. Bertan, garaiko errepublikano garrantzitsuenak elkartu ziren. Monarkiaren aurkako frontea sortu, kataluniarrei autonomia onartu eta II. Errepublikaren lehendabiziko gobernua osatzea dira bilerari atxiki zaizkion lorpen nagusienak. Bilera hartatik ez zen inolako hitzarmen ofizialik edota aktarik kaleratu; kaleratu zen bakarra, [[Indalecio Prieto|Indalecio Prietok]] idatzitako esku oharra izan zen. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Eusko abertzaletasun|alderdi abertzaleek]] ez zuten Itunean parte hartu eta [[Fernando Sasiain]] eta [[Indalecio Prieto]] izan ziren euskal ordezkari bakarrak. <ref>http://www.hamaikabide.eus/eu/2015/02/19/fernando-sasiain-donostiako-alkate-errepublikarra/</ref> [[Fernando Sasiain|Fernando Sasiainek]] eta [[Galizia|Galiziako]] ordezkariek euren autonomia ere kontutan hartzeko proposamena egin zuten.
 
== Aurrekariak ==
[[Primo de Riveraren diktadura|Miguel Primo de Riveraren diktadurak]] ([[1923]]-[[1930]]) errepublikanismo antolatuarentzat ia heriotza suposatu zuen.<ref>Edo Javier Moreno Luzónek aipatzen duenez, “Primo de Rivera dejó claro que venía a imponer orden en aquella sociedad convulsa”; en “Restauración y Dictadura”, Josep FONTANA y Ramón VILLARES (dirs.): Historia de España. Restauración y Dictadura, Barcelona, Crítica/Marcial Pons, 2009, p. 514.</ref> [[:es:Republicanismo|Errepublikanoak]] [[1870|1870etik]] bere momenturik zailena bizitzen ari ziren eta [[1910eko hamarkada|1910eko hamarkadatik]] zetorren joera [[1917|1917eko]] gertaerekin sakondu zen: barne zatiketak, erreferentzia eta zuzendaritza politikorik eza, sektore ezberdinek akordioak lortzeko ezintasuna eta jarraitzaileen gutxitzea. [[1923|1923eko irailetik]] aurrera [[:es:Republicanismo|errepublikanoak]] politikagintzatik eta eskenatoki publikotik ia desagertu egin ziren.
[[Fitxategi:Donostiako Ituna La Voz 193008191.png|thumb|Donostiako Itunean parte hartu zutenen argazkia, ''La Voz de Guipúzcoa'', 1930-08-19. ]]
 
Hurrengo urtean, diktadurak mugimendu [[Anarkismo|anarkista]] eta [[Sindikatu|sindikalistak]] debekatu eta jazarri zituen eta errepublikanoak linbo itxurako egoerara baztertu zituen. Egitura batzuk zutik mantentzea lortu zuten arren, [[Errepublika|errepublikaren]] aldeko edozein aldarrikapen publiko debekatuta geratu ziren. [[Donostia|Donostian]] esaterako, ''[[La Voz de Guipúzcoa]]'' egunkaria egunero kaleratu zen, baina bere errepublikazaletasuna ia erabat ezabatu zuen. Egoera zail hartan [[:es:Republicanismo|errepublikanoek]] elkartzeko saiakera ugari burutu zituzten, hasieran ezkutuan eta gero, modu publikoan.