San Mames: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
49. lerroa:
[[2006]]ko [[abenduaren 28]]an antzinako erakustazokaren erakusketari hasiera eman zitzaion, gerora birziklatzeko asmoz materialaren banaketa zorrotzaren ondorioz, prozesua [[2007]]ko [[urri]]a arte luzatu zelarik.<ref>[http://www.sanmames.org/derriboferia.htm Antzinako Erakustazokaren erakusketa. 2010eko azaroaren 2a. ''sanmames.org'']</ref> [[2007]]ko [[urtarrilaren 19]]an San Mames Barria elkartea sortu zen, berau Athletic Club, [[Bilbao Bizkaia Kutxa|BBK]] eta [[Bizkaiko Foru Aldundia]]k osatzen zutelarik, hots, Bilboko Udalarekin batera estadio berriaren jabeak izango zirenak. Athletic Club eta Bizkaiko Foru Aldundiak lursaila eta estadio berriaren kostuaren zati handi bat jarri zuten, aldiz [[Bilbao Bizkaia Kutxa|BBKak]] kostuaren beste zatia ordaintzeaz gain finantzaketa formulak alabideratu zituen.<ref>[http://www.sanmames.org/acuerdopropiedad.htm San Mames Barria elkartearen aurkezpena. 2010eko azaroaren 2a. ''sanmames.org'']</ref>
 
[[2007]]ko [[martxoaren 7]]an estadio berriaren oinarrizko proiektua aurkeztu eta San Mames Barria elkarte mugatuaren sorrera sinadura ekitaldia burutu zen.<ref>[http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=0&b=1&c=2&d=1000&berria=5204&foto=2&idi=1#fotos Sinadura eta prentsaurrekoa. 2010eko azaroaren 2a. ''Athletic Club'']</ref> [[Idom|ACXT-IDOM]] estudioko [[César Azkarate]] [[euskal Herria|euskal herritar]] [[arkitektura|arkitektoak]] estadio berriaren ezaugarriak azaldu zituen: estadioaren kanpoaldeko azala kristalezko ezkatez estalia egongo zen, sare moduko metalezko egitura batez eutsia. Estalki hau [[Munich]]eko [[Allianz Arena]] estadioaren antzeko [[LED lanpara]] argiztaketa kode konplexu baten bidez modu iraunkorrez argiztatua legoke, argiztapen hau lau egoera ezberdin lituzkeelarik: egunez gardena (hiriarekin bat eginez), gauez hiriaren erdian legoke faro gisa argiztatua, partidu egunetan kolore zuri-gorriz argiztatua, eta azkenik, Athletic Club taldeak gola sartzen zuen aldiko flash-txinpartak piztuko lituzke. Gainera, estadioak 3 eraztunetan sakabanatutako 56.000 ikusle lituzke, azken laugarren eraztun txiki bategaz, bertan 100 eserlekuz osatutako V.I.P harmaila legoke.<ref>[http://www.sanmames.org/firmasmb.htm Oinarrizko proiektuaren aurkezpena. 2010eko azaroaren 2a. ''sanmames.org'']</ref> Urte hartako [[martxoaren 23]]an Athletic Club taldeko bazkide konpromisarioek estadio berriaren eraikitzea onartzeko batzar orokor bereziaren deialdia burutu zuten. Behin bozketa egin ostean, bazkideen %70ak proiektuari baietza eman zion.<ref>[http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=0&b=1&c=2&d=1000&berria=5285&idi=1 San Mames Barria: Bozketa. 2010eko azaroaren 2a. ''Athletic Club'']</ref>
 
[[irudi:San Mames 55, Euskal Herria.jpg|800px|center|thumb|San Mames estadioaren barnealdea partidu baten atarikoan.]]