Jean-Claude Duvalier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Baby Doc.jpg|thumb|Baby Doc]]
'''Jean-Claude Duvalier''' (izengoitia: '''''Baby Doc''''') ([[Port-au-Prince]], [[1951]]ko [[uztailaren 3]]a - [[2014]]ko [[urriaren 4]]a) haitiar politikaria izan zen. [[François Duvalier]]ren seme bakarra izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen [[Haiti]]ko Unibertsitatean. Hemeretzi urte zituela, François Duvalierrek, ''Papá Doc'' deituak, bere ondorengo izendatu zuen. Hala, aita hil zenean, 1971ko apirilean, Errepublikako [[lehendakari]]tza eskuratu zuen. Aitaren politika zorrotza izan bazen, Jean-Claude Duvalierrek nolabaiteko [[liberalizazioaliberalizazio]]a saiatu zuen, teorikoa praktikoa baino gehiago, [[Konstituzio]] berria onartu zuen eta Legegintzarako [[hauteskunde]]ak deitu zituen 1984rako, baina ez zuen oposiziorik izan, hauteskundeak baino lehen Demokrazia Kristauko buruzagi nagusi [[Sylvio Claude]] espetxeratzeko agindu baitzuen, eta alderdiari hauteskundeetan parte hartzea debekatu baitzion. Hauteskundeak irabazi ondoko agintaldian zenbait atentatu pairatu zituen; 1981ean zauritu egin zuten. 1982an hura agintetik kentzeko saioa egin zen erbesteratu talde batek, Bernard Sansaricoren gidaritzapean, baina huts egin zuen. 1986ko hasieran Haitiko barne-egoera gorabeheratsua larritu egin zen, eta urte hartako otsailaren 7an herrialdea uztera behartu zuten. [[Amerikako Estatu Batuak|Estatu Batuek]], [[Suitza]]k, [[Grezia]]k eta [[Espainia]]k, besteak beste, babes politikoa ukatu zioten, eta [[Frantzia]]k baizik ez zuen onartu, Haitiko egoerak okerrera egin ez zezan. Denboraldi bat hotel batean egin ondoren, [[Proventza]]ko herri batean jarri zen bizitzen, etxean atxilotuta. 1987ko maiatzaren 7an [[Grasse]] hiriko auzitegian epaitu zuten, Port-au-Princeko gobernuak eta Haitiko lau enpresa nazionalek hala eskatuta, Haitiko herri diruetako 120 milioi [[dolar]] bere probetxurako erabili izanagatik. [[Mougins]] hirian (Frantzian) segurtasun neurri handiz inguratuta bizi zen 2011a arte, eta 2011ean, ezustean, itzuli zen Haitira.
 
{{DEFAULTSORT:Duvalier, Jean Claude}}