«Tomás Segovia»: berrikuspenen arteko aldeak

+jaiotza eta heriotza datak
(+jaiotza eta heriotza datak)
'''Tomás Segovia''' ([[Valentzia]], [[1927]]ko [[maiatzaren 21]]a - [[Mexiko]], [[2011]]ko [[azaroaren 7]]a). Espainian sortu zen, baina [[Espainiako Gerra Zibila]]ren ondoren Mexikora erbesteratu zen, eta harrezkero irakasle gisa lan egin du Mexikoko eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan. ''[[Revista Mexicana de Literatura]]'' aldizkariaren zuzendari izan zen, eta ''[[Vuelta]]'' aldizkariko lankidea ere izan zen. [[El Colegio de México|Mexikoko Kolegioko]] Itzultzaileen zentroa sortu zuen, eta, olerkiez gainera, kritikak, saiakerak eta itzulpenak eman zituen argitara. Bere olerki-liburu nagusietan maitasunari eta gai metafisikoei buruz idatzi zuen, eta sakontasun literario handiko obra osatu zuen inspirazioa eta teknika bikaina erabiliz. Bere olerkigintzak gizakiaren bakardadearen adierazpen nahi du izan, baina orobat nabarmentzen du gizakiak maitatzeko duen ahalmena.
 
== Obra ==
* [http://tomassegovia2.blogspot.co.ke Tomás Segoviaren bloga.]
 
{{DEFAULTSORT:Segovia, Tomás}}
[[Kategoria:1927ko jaiotzak]]
[[Kategoria:2011ko heriotzak]]
[[Kategoria:Valentziarrak]]
[[Kategoria:El Colegio de Méxicoko ikertzaileak]]
[[Kategoria:Mexikoko itzultzaileak]]
[[Kategoria:Valentziako frankismoaren erbesteratuak]]
{{DEFAULTSORT:Bizialdia|1927ko|2011ko|Segovia, Tomás}}