Doneztebe eliza berria (Esa): berrikuspenen arteko aldeak

XX. mendeko kristiau eliza, Esan kokatuta
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Eraikin infotaula | izena = Doneztebe eliza berria | irudia = | irudi-oina = Doneztebe eliza berriaren irudia. | herria = Esa, Zangozaldea | helbidea = | herrialdea =...»
(Ez dago alderik)

17:36, 2 azaroa 2016ko berrikusketa

Doneztebe eliza berria Nafarroako Esa udalerrian dagoen eliza bat da. Doneztebe eliza zaharra ordezkatu zuen.

Doneztebe eliza berria
Doneztebe eliza berriaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaEsa
Koordenatuak42°37′N 1°12′W / 42.62°N 1.2°W / 42.62; -1.2
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1950
Arkitektura

Kokalekua

Herria zeharkatzen duen Liedena eta Escó arteko errepidearen alboan dago.

Historia

1950ean René Petit de Ory ingeniariak eta Luis Vallet de Montano arkitektoak eraiki zuten. Lehenbiziko harria 1950eko urtarrilaren 22an ezarria izan zen.

 
Sarerako atearen dobela.

Eraikina

Oinplanoa doriar ordenako fustedun zutabeez eta abside erdizirkularraz osatutako hiru nabekoa da. Barnealde osoa zutabeetan esekitako egurrezko tribuna batek zeherkatzen du. Hormak luzituak dauzka.

Ebanjelioaren aldeko horman Basianok sinatutako San Virilaren bizitzari buruzko oleo bat ikusgai dago. Erretaula nagusia 1618-1624 artean Gaspar Ramos eta Vitorian Etxenagusiak egindako Orreagako kolegiatako erretaula nagusiaren egokitzapena da. Banku bat eta hiru kaletako bi gorputzez osatua dago, Orreagakoaren erdialdekoari dagozkio, baina honakoak ez dauzka hegalak eta erremateak. Tabernakulu edo sagrarioa antzinako erretaula da.

Kanpoaldean dorre prismatikoa nabarmentzen da, eta haren oinetan Santa Krutz Seroskoan oinarritutako fuste sendoa, kanpaiarentzako erdipuntuko bao bat duela. Atea erdipuntuko arku sotil batek osatzen du, eskuinean hiru arkudun arkupea du, eta haien tarteetan kontrahormak. Sakristia eta kontrahormadun abside erdiziurkularra ditu, eta azken horren gainean kanpai-horma txiki bat. Ebanjelioaren alboan sakristia eta hiru hormek osatutako bolumen simetriko bat dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Doneztebe eliza berria (Esa)