Berotegi-efektua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
bandalismoa desegin
1. lerroa:
una mierda∤[[Fitxategi:Greenhouse Effect eu.png|thumb|350px|Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsaren, lurrazalaren eta espazioaren artean.]]
'''Berotegi-efektua''' edo '''negutegi-efektua'''<ref>Joxerra Aizpurua Sarasola: [http://zientzia.eus/artikuluak/negutegi-efektua/ «Negutegi-efektua»], ''Elhuyar'' aldizkaria, 1993.</ref> [[planeta]] baten [[atmosfera]]tik datorren [[erradiazio termiko]]aren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko [[tenperatura]] batera berotzen duen prozesua da.
 
6. lerroa:
Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren [[berotegi]]en analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago [[beira]] edo [[plastiko]] gardenezkoak direnak, [[eguzkia]]ren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez [[landare]]ek mikro-[[klima]] onuragarri batez goza dezaten.
 
== Oinarrizko Menuda MIERDAmekanismoa ==
 
Gauza bat gardena dela esaten dugunean, bertatik ikus dezakegulako, ez dugu esan nahi izpi guztiak zeharka ditzakeela. Adibidez, [[beira]] [[gorri]] batetik zehar ikus daiteke, beraz, gardena da, baina izpi [[urdin]]ak ez du zeharkatzen. Beira gardena da [[kolore]] guztietako [[argi]]entzako, baina oso gutxi [[ultramore]]a eta [[infragorri]]a erradiaziorako.