Sause: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
hasiera txukuntzea
37. lerroa:
 
== Historia ==
Sausek [[Errekonkista]] garaian hartu zuen garrantzia, mugako herri gisa, kokaleku estrategikoa baitzuen. Horregatik, [[X. mendea|X. mendekoak]] dira lehenengo aipamenak. Hartara, Iruñeko lehenengo errege [[Antso I.a Gartzez|Antso I.a Gartzesek]] —Iruñeko lehenengo erregeak—ek Sause birpopulatu zuen, eta herria sortu, [[907]]. urtean<ref>Juan Briz Martínez: ''Historia de la fundación y antigüedades de San Juan de la Peña'', Zaragoza, 1620. Ikus 9. kapitulua, 312. folioa.</ref> edo [[908]]. urtean.<ref>Pascual Madoz (1846-1850): ''Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar'', Establecimiento tipográfico de P. Madoz y L. Sagasti.</ref> Izan ere, Errekonkistako gatazka armatu sarriek ingurua jendez hustua zuten. Iruñeko bigarren errege [[Antso Gartzea|Antso Gartzia I.aka Sanoitz]]ek, [[970]]. urtearen inguruan, gaztelua eraikiarazi zuen Feliciana haitzean, [[musulman]]en erasoetatik babesteko asmoz.
 
[[1044]]an, Sausek Nafarroako herria izateari utzi zion, [[Ramiro I.a Aragoikoa]]k bereganatu eta Aragoiko erresuman sartu baitzuen. Baina handik lasterrera, [[1076]]an, [[Antso V.a Ramirez|Antso V.a Nafarroakoarekin]] Nafarroako eta Aragoiko erresumak batu ziren, eta Sausek mugako herria izateari utzi zion.