Soroborda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Soroborda ur-biltegia''' [[Donostia]]n dago [[Ulia]] auzoan. [[Gipuzkoa]]ko hiriburua [[ur]]ez hornitzen zuen. [[1869]]an hasi zen erabiltzen eta 1982ra arte erabili izan zen. Orain ez da erabiltzen, baina bera eta ondoan dagoen [[Buskando]] biltegia ondo kontserbatuta daude. Bertan zegoen baserri baten izena hartu zuen.
 
Donostiako historia osoan eraiki zen lehen ur-biltegia Uliako hau izan zen. Ordura arte hiria moldatzen zen [[Morlans]]eko eta Uliako iturriekin, baina XIX. mendean populazioa asko handitu zenean..., eta ura etxeetaraino eramaten hasi zenean ur beharra ere baiasko handitu zenez hiriak biltegi bat eraiki behar izan zuen. '''Soroborda''' biltegia [[1869]]an jarri zuten martxan (7.000 m3) eta handik 30 urtera handiagoa zen [[Buskando]] biltegi berria eraiki behar izan zuten (10.000 m3).
 
'''Soroborda''', lehen biltegia izan zena, Ulia mendira igotzeko errepideko lehen errebueltatik gertu dagoenadago, planta karratukoa da, guztiz dago lur azpian eta ez du bisitaririk onartzen sartzea nahiko zaila delako.
 
[[Buskando]] biltegia, aldiz, berriagoa da, askoz zabalagoa, eta sarrera errazagoa dauka, hasieran bi nabeak banatzen dituen pasabide batetik pasatasartu eta gero eskailera batetik jaitsita. Hasieran irekia zen, baina geroago harri landuzko hainbat arku eraiki zuten sabaiari eusteko. Arku guzti horiekin barruan gaudenean katedraltxo batean gaudela dirudi. Ez dago lurpean, albo bateko horma bat parkeko bidearen parean dago, eta leihoak ere baditu goiko aldean.
 
Baina Donostia 1900ean 38.000 biztanle izatera heldu zen eta handik gutxira [[Txoritokieta]]ko <nowiki/>ura ere ekarri behar izan zen Soroborda-Buskando biltegietaraino. Geroago beste urtegirekin bateraere ([[Añarbeko urtegia|Añarbe]] eta [[Artikutza]]) 1982ra arte erabili izan zenziren 1982ra arte. Orain ez da erabiltzen, baina ondo kontserbatuta dago. Añarbe eta Artikutzako urak erabiltzen dira orain.
 
== Ur-biltegiaren deskribapena ==
Soraborda ur-biltegia guztiz lurperatuta dago, ezin da sartu biltegi barrura eskalatzeko materialik gabe. Erdian daukan horma batek banatzen ditu barruko bi tanke simetrikoak, horrela [[Tanke (gordailua)|tanke]] batean garbiketa egiten denean bestea erabil daitekezitekeen ura hirira bidaltzeko. Erdiko horma hori sabaiko [[bobeda]] edo [[Ganga (arkitektura)|gangen]] abiagunetaraino heltzen da, horrela airea mugitu daiteke tanke bien artean, eta goian kanpoaldean lau [[tximinia]] daude denabarrukoa ondo aireztatzeko.
 
Kanpoaldetik, landare-lurrezko geruza bat dago gainean. Isolamendua bermatzeko 0,5 metro inguruko lodiera du lur-geruza horrek, eta hormigoizko arku eta [[Ganga (arkitektura)|gangen]] egitura osoa estaltzen du. Garai batean, geruza horren gainean baratze txiki bat zegoen zaindariaren zerbitzurako, baina XX. mende hasieran betiko kendu zuten osasun arrazoiengatik.
 
Biltegia kontrolatzeko giltzengiltzak erregistroarendauzkan putzu-gunea biltegi gaineko azaleren mailan dago, horren hegoaldean, zaindariaren etxearen azpiko sotoan, eta sarbide independentea dauka. Zoritxarrez, haren jatorrizko makineria desagertu da.
 
== Zaindariaren etxea ==
Biltegi bien arteko gunea zaindariaren etxearekin osatzen da. Soroborda biltegiaren ondo-ondoan dago etxe hori eta bertan bizi izan da beti finkako zaindaria.
 
Eraikin hau biltegiak zaindu eta instalazioen mantentzeko ardura zuen pertsona horren eta bere familiaren bizilekua izateko sortu zen, baita beharrezko tresneria gorde ahal izateko ere. Etxea bi etapatan eraiki zuten, bien artean sei urte pasa zirela. Jatorrizko eraikuntza 1872 edo 1873an egin zuten '''Soroborda''' biltegia bukatu eta gero. Solairu bakarrekoa, 60 m koadroko azalerakoa (5,9m x 10,3m), eta zur-egiturazko teilatuarekin bi uretara. Barrualdean sukaldea eta bi logela zeuden baita biltegi bana alde bakoitzean. Sotoetan beste biltegi batzuk eta ur-biltegiko giltzen erregistroa zeuden. Sei urte geroago etxea handitu egin zuten, gainean solairu berri bat eraikita eta atzealdean zementuzko zutabeetan eskoratutako hegal-gorputz bat gehituta. Itxura berriak ondo mantendu zuen jatorrizko eraikinaren estetika konstruktiboa eta diseinu orokorra. Eraikin honek gaur egun kontserbazio egoera hobezinean jarraitzen du.
 
== Finkako burdin hesia ==