Capitano del popolo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
6. lerroa:
''Capitano del popolo''ak podestàren gainean boterea zuen, askotan bi kontseilu autonoren laguntzarekin: [[artisau]] eta [[gremio]]etako maisuena bata ({{lang-it|arti e mestieri}}) eta ''[[ganfaloniere|gonfalonieri]]''ena bestetik, hiriko herrixkei lotutako lider militarren arduraduna.
 
[[Florentziako Errepublika]]n [[1250]]an hasi ziren ''capitano del popolo'' bat edukitzen, [[Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko II.a]]ren eskutik hiria askatzeko saiakerak zirela eta. [[Genoako Errepublika]]n ere kargua existitu zen hasierako faseetan.
 
[[XIII. mende]]ko bigarren erdian, hala ere, ''Capitano del popolo'' titulua [[despotismo]]rako oinarri bilakatu zen, oinordekotza finkatu zelako. Tituluaren jabea aukeratzeko prozesuaren gaineko kontrola bereganatuz, hainbat familia garrantzitsuk (adibidez karguak boterea kentzeko helburua zuten [[aristokrata]]k) euren hiri eta herrien gaineko boterea eskuratu zuten, [[Comune]] horiek [[Signoria]]tan eraldatuz (hau da, [[jaurerri]]ak).