Programazio paradigma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t →‎Programazio paradigma mota arruntak: barne lotura zuzenketa: Objektuei orientatutako programazio
3. lerroa:
== Programazio paradigma mota arruntak ==
Normalean bi mota nagusietan, inperatiboa eta deklaratiboa, oinarrituta daude:
* [[Programazio inperatiboainperatibo]]a: erabiliena eta zaharrenetarikoena da. Ordenagailuari instrukzioak ematen zaizkio algoritmoen bitartez, gauzak nola egin behar dituen jakiteko. Adibide nagusiena makina lengoaia da, baina [[C (programazio lengoaia)|C]], [[BASIC]] edo [[Pascal]] talde honetan sailkatzen dira.
* [[Objektuei orientatutako programazio|Objektuetara bideratutako programazioa]]: inperatiboan oinarrituta dago, baina objektu izeneko elementuak ditu, metodoak eta aldagaiak gordetzen dituztenak. Famatuenak [[C++]] edo [[Java (programazio lengoaia)|Java]] izango lirateke, baina ordezkari nagusiena Smalltalk da, erabat objektuetara bideratuta dagoena.
* [[Programazio dinamikoadinamiko]]a: paradigma honetako lengoaiek prozesuak zati txikietan banatzen dituzte hauek aztertzeko eta era optimoan ebazteko. O(n) problemak ebaztea bilatzen du metodo errekurtsibo gutxi erabili barik.
* [[Programazio deklaratiboadeklaratibo]]a: instruzioak eman ordez, problemak propietateak eta arauak deklaratuz deskribatzen ditu. Paradigma honen parte dira funtzionala, logikoa edo logiko-funtzionala. Adibiderik adierazgarrienak, [[Lisp]] edo [[Prolog]] dira.
* [[Programazio funtzionalafuntzional]]a: predikatuen definizioan eta funtzio matematikoetan oinarrituta dago. [[Scheme (programazio lengoaia)|Scheme]] (Lisp-en dialekto bat) eta [[Haskell (programazio lengoaia)|Haskell]] dira aipagarrienak.
* [[Programazio logikoalogiko]]a: erlazio logikoen definizioan oinarrituta dago. Adibidetzat, [[Prolog]] daukagu.
* [[Programazio multiparadigma]]: bi edo paradigma gehiagoren erabilera programa baten barruan.
Programazio paradigma konkretu batekin egin daiteke lan, baina praktikan ohikoa da hauek nahastea. Honi programazio multiparadigma edo programazio lengoai multiparadigma deritze.