Trobadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Perdigon with fiddle, reversed.PNG|thumb|[[Perdigon]] izeneko trobadorea.]]
{{beste erabilpenak|Erdi Aroko olerkariari|Verdiren opera|Trobalaria (opera)}}
'''Trobadore''' edo '''trobalariak''' [[Erdi Aro Klasikoa|Erdi Aro Klasikoko]] olerkariak ziren, [[Proventza]]ko [[okzitaniera]]n idazten zuena, gorteetan aritzen zena. Trobadoreek eragin handia izan zuten Erdi Aroko olerkigintzan. Estimatuak ziren gorteetan eta hitz egiteko askatasun handia izaten zuten, baita noizean behin politika auzietan parte hartzeko ere. Baina haien lorpenik handiena, gorteko damen artean sortu zuten kultura eta denbora-pasa zaletasuna izan zen. Trobadoreen olerkigintzak garrantzi handiko eskola sortu zuen, eta eragina izan zuen geroko europar olerkigintza lirikoan. Trobadoreen lanak ''[[chansonnier]]s'' (kantu liburuak) izenekoetan gordetzen dira. Gehien erabili zituzten bertso motak ''cansó'', ''balada'', ''pastorela'', ''débat'' eta ''alba'' izan ziren, maitasunezko kantu labur hunkigarriak, gehienak. Batzuetan, kantuetako doinuak trobadoreek egiten zituzten, baina gehienetan egile [[anonimo (argipena)|anonimoak]] izaten ziren, eta zenbaitetan, musika latinezko doinu sakratuetan, eta frantses eta alemaniar kantuetan oinarritzen zen. Trobadore nagusiak izan ziren [[Gilen IX.a Akitaniakoa]] dukea, Jaufré Rudel, Marcabru, Cercamon, Bernard Marti, Bernard de Ventadour, Raimbaut d’Aurenja, Die-ko kondesa, Arnaud Daniel, Peire Vidal eta Sordel, besteak beste.