«Sevillako bizargina»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
Rossinik, denbora hau, oso denbora laburrean idatzi zuen, operaren kontratua, estreinatu baino bi hilabete lehenago soilik sinatu baiten. Handik urte askotara, Rossinik, hamahiru egunetan amaitu zuela zioen. Baina litekeena da [[Figaro]]ren gaiari jada buelta asko eman izana, opera idazten hasi zenerako.
 
Opera honen [[obertura]], sarri, kontzertuko lan bezala jotzen da. Bere izaera alai, barregarri eta umoretsuak, publikoa, psikologikoki prestatzen du, opera gertatzen den girorako. Rossinik berak, oberturako musika hau, lehenagoko bi operen obertura bezala erabili zuela ezagutzen da. Baina, betirako, opera honekin lotua geratu da, bere maisu lanetako bat. Obertura, [[Antonio Lopez de Santa Anna]]ren garaian, [[Mexikoko Armada]]ko gerra bandaren martxa bezala ere erabili zen. ''[[Largo al factotum]]'' [[aria (musika)|aria]] ere oso ezaguna da, Figarok kantatutakoa, eta honek, bere buruari, operan zehar ematen dion garrantzia adierazten duena.
 
== Istorioa ==
{{argumentua txikia}}
[[XVII. mendea]]ren amaiera edo [[XVIII. mendea]]ren hasierako [[Sevilla]]n oinarrituta dago. Opera honetan, Rosina, neska aberats eta umezurtz bat, bere tutore den Bartolok giltzapean du, soilik, mezetara joateko irteten uzten diolarik, honek, noizbait, Rosinarekin ezkontzeko asmoz, baina Rosina Almaviva kondeaz maiteminduta dago. Figaroren bizartegian, konde gaztea oso ongi ikusia dago, eta bizarginak, Rosina eta kondearen arteko maitasuna bultzatzen saiatzen da. Horretarako, ostatu hartzeko baimena duen soldaduz mozorrotzeko aholkatzen dio, baina, zoritxarrez, Bartolo, hiriko pribilegiatuetatik, soldaduei ostaturik emateko beharrik ez duenetako bat da. Almaviva, arbuiatua eta faltsukeriagatik atxilotua izateko zorian geratzen da. Baina Figarok animoak ematen dizkio, eta abadez mozorrotzen da oraingoan, ohiko kantu klasea emateko asmoz, gaixo jarri den don Basilio benetako maisuaren ordez. Baina, zoritxarrez, Figaro Bartolori bizarra mozten ari denean, benetako Basilio agertzen da. Figarok, ordea, Basiliori urrezko txanpon bat emanez konpontzen du, honela, Almaviva kondeak eta Rosinak, sekretupean ezkontzea erabakitzen dutelarik. Baina Bartolo tutore agurea ez da fio, eta [[eskribau]]ari deitzen dio ezkontza aurreratzeko. Figarok, horretaz konturatzean, Almaviva kondeari kontatzen dio, eta hau, Rosinarekin ezkontzen da presaka.
 
180.855

edits