Erich Fried: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Erich Fried.jpg|thumb|alt=1=Austrian Poet Erich Fried|Erich Fried]]
 
'''Erich Fried''' ([[Viena]], [[1921]]eko [[maiatzaren 6]]a - [[Baden-Baden]], [[1988]]ko [[azaroaren 22]]a) alemaniar idazlea izan zen, austriarra jatorriz.
'''Erich Fried''' alemaniar idazlea izan zen, austriarra jatorriz ([[Viena]], 1921 - Baden-Baden, 1988). Familia [[judu]] batean sortu zen, eta naziek Austria anexionatu eta aita hil ondoren, Londresa emigratu zuen amarekin, 1938 urtean. Londresen hainbat lanbidetan jardun zuen, eta 1952an [[BBC]] etxeko programazio alemaneko erredaktore gisa hasi zen lanean. 1968. urtean utzi zuen lanbide hura, eta literaturan murgildu zen, buru-belarri. Haurtzaroko gertaerek berebiziko eragina izan zuten Frieden literatura-lanetan; izan ere, etxearen galera da bere obran etengabe agertzen den gaietako bat, behartsuenekin eta ahulenekin bat egin zuen beti, eta giza eskubideen aldezle sutsua izan zen. Dena dela, obra politikoez eta protestakoez gainera, maitasunari eta izadiari buruzko lanak ere eman zituen argitara, eta sekula ez zuen onartu artea helburu politikoetarako erabiltzeko joera. ''Deutschland'' (1944, ''Alemania'') izan zen bere lehen olerki-bilduma; joera [[espresionista]] eta geroagoko idatzietan nabarmendu ziren ezaugarri estilistiko eta linguistikoak agertzen dira lan horretan (hitz-jokoak, joko fonetikoak eta abar). Lan haren ondoren argitaratu zituen ''Warngedichten'' (1964, ''Ohartarazteko olerkiak''), ''und Vietnam und'' (1966, ''eta Vietnam eta'') eta ''Höre, Israel!'' (1974, ''Entzun, Israel!''), bere konpromiso politikoa agerian uzten dutenak. Olerki-bildumez gainera, aipatzekoak ditu ''Ein Soldat und ein Mächen'' (1960, ''Soldadua eta neska'') eleberria, opera baterako testua, kontakizun labur batzuk, irratirako gidoiak, eta hainbat idazleren obren itzulpenak (W. Shakespeare, T.S. Eliot, D. Thomas).
 
{{DEFAULTSORT:Fried, Erich}}
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
10. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:1921eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1988ko heriotzak]]
[[Kategoria:Alemanezko idazleak]]
[[Kategoria:Austriako saiakeragileak]]
[[Kategoria:Austriako poetak]]
{{Bizialdia|1921eko|1988ko|Fried, Erich}}