Xabier Euzkitze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
11. lerroa:
 
== Bizitza ==
Jaiotzaz azpeitiarra, umetatikezkondu zenetik [[Zarautz]]en bizi izan da, eta [[Azkoitia]]n —aitona-amonen herrian— du [[lagun talde]]a. Amarekin sartu zitzaion komunikazioaren harra, bai eta euskaltzaletu ere. Umetatik pilotazale amorratua, Azkoitira joaten zen [[esku-huskako pilota|esku huska]] jokatzera, Azpeitian ez baitzuen pilotaleku egokirik. 13-14 urte arte maila politean jokatu zuen, kopak eta txapelak irabaziz, baina handik aurrera ezin izan zion mailari eutsi. Behar bezain kolpe indartsurik ez zuenez, eta eskuko minez ibiltzen zenez, garbi izan zuen pilotari profesionala izatera ez zela iritsiko.<ref name=Lete20131013/><ref name=Esnaola200611/>
 
Gazterik hasi zen bertsotan nabarmentzen. Eskolarteko II. Txapelketa irabazi zuen lehenik, eta gazte mailako beste hainbat sari ondoren. [[Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n, 3. izan zen [[1989]]an, eta txapeldunorde [[1993]]an. Bertso irakasle ere ibili zen, [[Araba]]ko bederatzi ikastolatan. Jendaurrean bertsotan gazterik hasi ez ezik, erretiratu ere halaxe egin zen: [[1998]]ko abenduaren 11n, 32 urte besterik ez zuela, egin zuen azken saioa [[Soraluze]]n. Bertso saioetarako gogoa galduta eta bikotekidearengandik banantzeko prozesuan sartuta, bat-batean erabaki zuen azken saioa izango zuela hura. Orain, jendaurrean urtean behin kantatu ohi du, [[Zumaia]]ko [[Artadi (Zumaia)|Artadi]] auzoan, [[Mikel (goiaingerua)|Done Mikel]] egunez, irailaren 29an, hedabideetan agertu gabe; Aner semearekin ere aritzen da bertsotan, jendaurretik at; eta bertsoak idazten jarraitzen du, urtean 50 bat.<ref name=Lete20131013/><ref name=Esnaola200611/>