Xabier Euzkitze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t «Xabier Euzkitze» orriari babesa kendu zaio
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
3. lerroa:
| irudia = Xabier Euzkitze 2009an.jpg
| oina = Xabier Euzkitze 2009an.
| izen osoa = Xabier PerezPeritz Mendizabal
| jaiotza data = {{data|1966|6|9|adina}}
| jaiotza hiria = [[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]]<br />
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
}}
'''Xabier PerezPeritz Mendizabal''' —'''Xabier Euzkitze''' goitizenaz ezaguna— ([[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]], [[1966]]ko [[ekainaren 9]]a) [[kazetaritza|kazetaria]], [[euskaltzaletasun|euskaltzalea]] eta [[bertsolari]] profesional ohia da. Umetatik euskaltzalea eta pilotazalea, ogibide bihurtu ditu zaletasun horiek: [[ETB 1]] telebista katean jarduten du, esku huskako pilota partiden emankizunetan esatari (gehienetan, [[Joxean Tolosa]] pilotari ohia lagun) eta hainbat umore nahiz elkarrizketa saioren aurkezle, betiere euskaraz. [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan ulertuko den [[euskara batu]]a erabiltzearen aldezle sutsua, betiere tokian tokiko aberastasunak jasota, [[euskalki]]ak maite baititu: [[gipuzkera]] da ondoen dakiena, baina lanaren eta lagunen bitartez [[bizkaiera]]z eta [[behe-nafarrera]]z egiten ere ikasia du. Nortasun handikoa, bertsolari zaharrek gogotik jo zioten adarra [[belarritako]]ak jantzita ibiltzen zelako, eta [[albistegi]]ak belarritako eta guzti aurkeztu zituen lehen gizona izan zen [[Euskal Telebista|ETBn]].<ref name=Lete20131013>Onintza LETE ARRIETA: [http://urolakosta.hitza.info/files/2013/10/13-10-03_Arkupean-web.pdf «Xabier Euzkitze: "Inork ezin nau pilotarien abizenak gaizki ahoskatzera derrigortu"»], ''Urola Kostako Hitza'', 2013-10-13.</ref><ref name=Esnaola200611>Enekoitz ESNAOLA: [http://uztarria.com/herri_aldizkaria/2006/78/04/index_html «Hitz batean, komunikatzailea»], ''Uztarria'', 2006ko azaroa.</ref>
 
== Bizitza ==