Jazinto Rivas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Heriotza data gehitu da
No edit summary
2. lerroa:
| izena = Jazinto Rivas
| irudia =
[[Fitxategi:Jazinto Rivas "Elgeta"|thumb|Elgeta erdian, ezkerrean Sakabi eta eskuinean Auntxa dituela 1942an]]
| zabalera =
| oina =
| izen osoa = Jazinto Rivas Sanz
| jatorrizko izena =
| ezizena = Elgeta, Intxuzabal
| jaiotza data = [[1906]]ko [[otsailaren 10]]a
| jaiotza hiria = [[Donostia]]
| jaiotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
| heriotza data = [[1964]]ko [[martxoaren 29]]a
| heriotza hiria = [[Donostia]]
| heriotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
18 ⟶ 19 lerroa:
| sinadura =
| datu gehigarriak =
| lanbidea = Trikitilaria
}}
'''Jazinto Rivas Sanz ''Elgeta''''' ([[Donostia]], [[1906]]ko [[otsailaren 10]]a - ''[[ibidem|ib.]]'', [[1964|1964ko]] [[Martxoaren 29|martxoaren 29a]] ) [[euskaldun|euskal]] [[trikiti|trikilari]] bat izan zen. Umezurtza, Bergarako [[Intxuzabal baserria]]n hazi zen. [[Eibar]]ren hasi zen lanean eta herriko bandako musikariei esker ikasi zuen.<ref>{{erreferentzia|url=http://juanlarreategui.com/20060210GARA58.pdf|egunkaria=[[Gara]]|izenburua=Hoy hace cien años que nació Elgeta, un trikitilari de leyenda|izena=Joxean|abizena=Agirre}}</ref>
 
Hurrengo belaunaldietako irakasle, baserriz baserri ibili zen maisu moduan. 1950eko hamarkadan ospetsu bilakatu zen.<ref>[https://www.scribd.com/doc/247284835/Una-Pequena-Historia-de-La-Trikitixa-Castellano Una pequeña historia de la trikitixa]</ref>
 
== Harutzaroa ==
=== Jaiotza ===
1906ko otsailaren 10ean Donostiako Ondarreta kaleko 2. Zenbakiko 2. Solairuko ezkerreko etxebizitzan erditu zuen Jacinto Maria izeneko mutikoa.
Ezer gutxi dakigu Elgetaren amaz: hura jaio zenean 32 urte zituela, Valladolidkoa zela jatorriz eta une hartan, berez zapataria zen baina Duesoko espetxean (Santoñan) preso zegoen Daniel Rivas Anjita Zamorarraren emaztea zela besterik ez.
 
=== Bataioa ===
Jaio eta 2 astera Donostiako Buen Pastor parrokian abandonatu zuten, eta bertan, 1884az geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiak zerabilen praktikari jarraituz, izen-abizenak euskal jatorria zuten beste batzuengatik aldatu zizkioten, horretarako bereziki prestatutako zerrenda batetik aukeratuz.
Hala, jaiotzaz Jacinto Maria Rivas Sanz zena, Baldomero Erlaiz Irazoqui bezala bataiatu zuten. 1927an aitortuko zioten berriz Jacino María Rivas Sanz izena, bere egunerokoan erabiltzen zituen izen deiturak zirela argudiatuta.
 
=== Adopzioa ===
Jaio eta 3 hilabetera Zumarragako Sabina Urzelai andreak hartu zuen haurra, baina astebetera, arrazoi jakinik gabe, itzuli egin zuen.
Astebete geroago Bergarako Intxuzabal baserriko Maria Gabilondok hartu zuen haurra.
Handik urtebete eta 2 hilabete pasatzerako ordea, ama biologikoa zen Maria Sanzek erreklamatu zuen haurra. Epaiketa izan zen orduan eta Maria Gabilondo haurra entregatzera iritsi bazen ere, haurra Intxizabalera itzuli zen gerora eta han hazi eta hezi zuten bertatik bere kabuz joan zen arte.
 
== Intxuzabal baserria eta trikitixarekin lehen harremanak ==
 
=== Intxuzabal baserria ===
Ez da erreza Intxuzabal baserria non dagoen esatea: lurrez Bergaran dagoen arren, bidez Soraluze da, joeraz Eibar, baina hurbiltasunez Elgeta. Hurbiltasun honegatik “Elgeta” bezala ezagutzen dugu gehienok Jazinto Rivas, nahiz eta Elgeta eta Eibar inguruan “Intxuzabal” bezala ezagutzen zuten.
=== Trikitixa ikasle ===
1918 inguruan Intxuzabaldik gertu, Bergarako Ubera eta Angiozar auzoetan trikitita izan ohi zen igande eta jai egunetan, eta Elgetak han egin zuen bat bere bizitzan erabakigarria izango zuen zaletasunarekin.
 
Intxuzabalen ba omen zen soinua jotzen zuen morroi bat (Maria Gabilondoren koinatua edo).
1930. urteko Bergarako errolda da Elgetaz Intxuzabalen egiten den azken aipua, Mariaren bi seme-alaba eta koinatuarekin batera. Errolda hartatik urtebete ingurura Eibarrera joan zen eta bertan erosi omen zuen bere lehen soinua 40 durotan.
 
Intxuzabaldik alde egitearen arrazoia oso garbi ez dagoen arren, zenbaitek dio baserriko idi parerik onena saldu zuela soinu hura erosteko eta horregatik bota zutela. Beste zenbaitek berriz, jokoari zion zaletasuna zela medio, baserria apusturen batean galduko ote zuen beldur zirela.
 
Kontuak kontu, ordutik aurrera apenas aipatu zuen Elgetak Intxuzabalgo konturik eta hil aurreko egunetan ere “seniderik ez zeukala” erantzun zien Zorroagako Zaharren Egoitzako ohean gaixo zegoela familiako kideren bati abisatzerik nahi zuen galdetu zienean.
 
== Gerra aurreko garaiak ==
=== Eibar ===
1931 urte inguruan Errepublikak ekarri zuen haize berri eta iraultzaileak eraman zuen Elgeta Eibarrera, ordura arteko obretako peoi lanak utzi eta musikari profesional bihurtzeko nahiak bultzatuta edo.
 
Bertan Urki auzoko Altamira baserrian, Kuban ezagun egin zen Miguel Sagastume soinujolearen, Mago de Urki bezala ezagunagoa denaren, aitarekin ikasten aritu omen zen: Bitoriano Sagastumerekin alegia.
 
Baina Eibarko bandako saxofonista batekin hasi omen zen, ordura arte trikitixaren errepertorioan sartzen ez ziren pieza berriak ikasten. Honi esker bilakatu zen trikitixa dantza loturako ere balio zuen tresna.
 
“Petratxarri” esaten zitzaion burdelean ordu jakinetan soinua jotzeko konpromisoa ere hartua omen zeukan. Hori gauez, eta egunez libre, nahi zuen tokira joateko. Han fox, bals, pasodoble eta bestelakoak jo beharko zituen.
 
Errepertorio harik eta eguneratuen mantendu nahian Donostia aldera txangoak ere egin zituen, Igeldoko bandako zuzendariarekin pieza berriak ikasteko.
 
1933an Bergaran egin zen soinujole txapelketako parte hartzaileen izenen artean ere ageri da Jacinto Rivasen izena. Lehen 3 sailkatuen artean ageri ez bada ere, aurkeztu hutsak bere buruarengan zuen segurtasuna erakusten du.
Gerra aurreko garai hauetan hasi zituen maisu lanak ere. Hala joan zen Faustino Azpiazu, Sakabi, soinujole ezaguna ere Elgetarengana 1935. Urtean, ordura arte bere maisu izan zen Azkoitiako “Madari Txiki”-k bidalita.
 
== Gerra zibil garaian ==
=== Kartzela ===
Adopzioan hartua bazen ere, Maria Gabilondok ondoren izandako seme-alabak baino zaharragoa zenez, soldaduskatik libratu zen Maria alarguna zaintzeagatik. Baina Eibarko giro sozialistak bultzatuta edo, boluntario bezela aritu zen Bilboko Burdin Hesia (Gerrikoa) eraikitzen.
Santoñako gartzelako 1937. Urteko presoen zerrendan ageri da Elgeta, “Comisaria de Guerra” zeritzaneko kide (Eusko Gudarostearen aintzindari zena) zela egotzita, 12 urteko kartzela zigorra ezarriz Santoñan lehenengo eta Cadizen ondoren.
 
Iturri ezberdinek baieztatzen dute Elgeta ez zela zurruteroa, bai ordea joko zalea. Hala, berarekin preso zegoen Zarauzko Txaplasta pelotariari ematen omen zion egunean tokatzen zitzaion ardo errazioa eta zapatak garbitu edota bestelako mandatuak egiten omen zituen karta jokorako dirua bildu asmotan.
 
Zehatz noiz libratu zuten jakina ez bada ere, ez zuen zigor osoa bete behar izan, 1942ko argazki batean Elgeta eta Auntxarekin batera ageri baita. Geroago ere atxilotu zuten falangista batzuek, “frentean horrenbeste jende hiltzen ari zenean musika jotzea” egotzita. Soinua kendu eta Ondarretako kartzelara eraman omen zuten. Urbasan fusilatua izateko zorian ere egon omen zen, baina txiripaz bera zegoen errenka salbatu omen zen.
 
=== Gerra ondorena ===
 
Gerra amaitu ondoren libratu zuten ziurrenik Elgeta, garai hartako kondena txikiko askorekin egin zuten moduan.
Lehenago peoi lanetan aritua zenez, Arruabarrena etxegileak eman omen zion lana Eibarrera berriz itzuli zenean eta gerora berak erosi omen zion soinua.
 
Behin soinua berreskuratuta ez zuen asko iraun Arruabarrenaren ondoan.
Lehengo ospea berreskuratu zuen orduan eta erromerietan jotzeaz gain, soinua jotzen irakasten ibili zen Elgeta, baserriz baserri, Urola aldean batik bat, baina baita Orio, Aia eta Asteasu inguruan ere.
 
Izan ere gerra ostean Azpetia eta Azkoitia inguruko baserrietan erromeria asko egiten omen ziren eta bertara inguratzen ziren trikitixa jotzen ikasi nahi zuten gazte asko ere.
Hala joan zen Juan Garate, Maltzeta, soinujolearen etxera ere 1945 urte inguruan.
 
Beranduago ikasleak urritu zitzaizkion ordea. Tolosako Iurramendiko miserikordian bizi omen zen denboraldi batez eta bertatik mugitzeko hartzen zuen autobuseko kobradoreari etengabe galdetzen omen zion trikitixa ikasi nahi zuen inor ezagutzen al zuen. Hark kasurik egiten ez ziola eta Sakabiri deitu omen zion behinola eta honek esan omen zion bazela “lata ematen ari zitzaion gazte bat”. Horrela iritsi zen Laja baserrira eta Iñaki Garmendia, Lajari, 3 hilabete t’erdiz irakatsi zion trikitixa jotzen, aurretiaz zerbait ikasia bazen ere, ezer ikasi ez balu hobe zukeela esanez.
Joakin Errastiren Epelarre baserrian aritu omen zen azkenengoz irakasten.
Ondo moldatu zen Epelarreko mutilarekin, eta bertan bizitzera gelditzekotan ere egon zen, baina gurasoen debekatu egin zioten Joakin mutilari karga handia zela argudiatuz.
Hor urrundu zen Elgeta trikitilarien artetik, bere jaioterri Donostiara itzuliz.
 
== Azken urteak ==
 
Antza denez Mikaela izeneko Zumarragako neska batekin ibilia zen denboraldi batez: dantzari trebea izatez gain, kantuan eta panderoa jotzen ere ba omen zekien. Ezkontzeko hitza ere eman omen zion Elgeta inoiz lanean hasteko baldintzarekin. Honek ordea luzapenak ematen omen zizkion musikariaren bizimodua utzi nahi ez eta. Hala, Mikaela ezkondu zela ohartzean hasi omen zen Elgetaren gainbehera.
 
Donostiara joan zenean Baserri tabernan jotzen omen zuen eta bertan grabatu zion Pepe Yanzi soinujoleak bere zinta ezaguna.
 
Soinua bizkarrean hartuta ibiltzen omen zen Donostiako kaleetan, txapela jantzita Parte Zaharrean soinua jo eta erdi eskean ere ikusi zuten.
1962an Sakabiri egindako omenaldian berragertu zen bere ezagunengana. Orduan aipatu zioten berari ere omenaldi bat egin asmotan zebiltzala eta ea hori edo dirua ematea nahiago ote zuen. Baina Elgetak omenaldia baino dirua nahiago zuela erantzun omen zien.
 
1964an ere beste diru bilketa bat egin zuten hainbat trikitilarik Elgetari laguntze aldera. Azken hilabetea bertan zeramala eta Valentin Aldalur Zialtzeta Zorroagako Zaharren egoitzara joan zen bildutakoa Elgetari ematera. Bera joan bezperan hil zen ordea, Martxoaren 29 hartan. Bere osasunaz larrituta bertako arduradunek senitartekoren bati abisatzerik nahi zuen galdetzean, honek, “familiarik ez zeukala” esan omen zien, ezta lagunik ere.
 
== Bitxikeriak ==
 
Ezagutu zutenak bat datoz, oso gizon garbia zela Elgeta. Arropa zaharrekin ibiltzen bazen ere beti zerabilen zapi bat lepoan, izerdiak alkandora zikindu ez ziezaion eta beste bat soinuaren azpitik hauspoaren mugimenduek gastatu ez zezaten.
Baita maniatikoa ere: behinola Uztapide eta Lasarte bertsolariekin ostatu berean gaua igarotzen ari zela aitortu omen zien hauei bera ez zela sekula bestek egindao ohean sartzen, maindireak askatu eta berriro bere gustura jarri gabe.
Ez omen zuen lana maite. Horregatik utzi zituen peoi lanak eta baserri giroa ere.
Bai joku zalea ordea: goizeko 5ak aldera arte solitarioak egiten aritzen omen zen irakasle bezala hartzen zuten baserrietan eta gero eguerdi aldera arte egiten omen zuen lo.
Eskatzen zuen jornalaren barruan sartzen ziren eguneko 5 duro, bere mantenua eta hiru puru. Hala ageri da argazki gehienetan, purua ahoan duela.
 
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Bibliografia ==
* ELGETA, Sasiaren sustraiak. Koldo Izagirre. Soinuaren liburutegia.
 
{{Biografia zirriborroa|EH-GI}}