Austria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
95. lerroa:
{{sakontzeko|Austriako historia}}
=== Historiaurretik Erdi Aroa arte ===
[[Fitxategi:Petronell-Heidentor.jpg|thumb|left|280px|<small>''Heidentor'', [[Carnuntum]] [[Erromatar Inperioa|erromatar]] gotorlekuaren hondakinak.</small>]]
Historiaurretik bertatik ezagutzen dira biztanleak Austrian. [[Goi Brontze Aro]]an eta [[Burdin Aro]] goiztiarrean [[Hallstatt kultura]] garatu zen. [[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] [[Norika]] zeltiar erreinua menderatu zuten. Bertan, ''Raetia'', ''Noricum'' eta ''Pannonia'' probintziak eratu zituzten bertan, eta garrantzi handiko hiriak sortu: Vindobona ([[Viena]]), Lentia ([[Linz]]) eta Claudia ([[Klagenfurt]]). Danubio ibaia merkatari bide garrantzitsua bihurtu zen. III. eta VI. mendeen artean inbasio berriak izan ziren [[Danubio]]ren hegoaldeko lurraldean: [[bandalo]]ak, [[godo]]ak, [[huno]]ak, [[alaman]]ak. [[VII. mende]]an [[avaro]]en inperioaren mende geratu zen. [[788]]an, [[Frankoak|frankoen]] errege [[Karlomagno|Carolus Handiak]] lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (''Marchia Orientalis'' edo ''Ostmark'') eratu zuen<ref name=Harlu>[http://www1.euskadi.net/Harluxet/hiztegia.asp?sarrera=Austria Austria], Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa</ref>.
 
102 ⟶ 103 lerroa:
=== Habsburgotarren Aroa ===
[[Fitxategi:Albrecht_Dürer_-_Portrait_of_Maximilian_I_-_Google_Art_Project.jpg|thumb|right|220px|<small>[[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a]], [[Albrecht Durero]]ren margolana, [[1519]].</small>]]
[[XIV. mendea|XIV.]] eta [[XV. mendea|XV. mendeetan]] zehar, [[Habsburgo]]tarrek mendean hartu zituzten [[Austriako Dukerria]]ren inguruko eskualdeak. Hori zela eta, [[1438]]an [[Alberto V.a Habsburgokoa|Alberto II.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko enperadore hautatu zuten. Koroatua izan baino lehen hil zen arren, handik aurrera Inperio Santuko enperadoreak Habsburgo etxekoak izan ziren, salbuespen bakar batekin.
 
152 ⟶ 154 lerroa:
[[1986]]ko lehendakaritzarako hauteskundeak Alderdi Popularreko [[Kurt Waldheim]]ek irabazi zituen, nahiz eta kontrako jarrerak sortu ziren Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean egin zituen lanengatik. Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, [[Fred Sinowatz]] kantzelerrak dimititu eta [[Franz Vranitzky]] sozialistak hartu zuen kargua, eta koalizio bat osatu zuen Alderdi Popularrarekin. Gobernuak aurre egin behar izan zien sektore publikoaren pribatizazioei, aurrekontuen defizitari eta Waldheimen hautaketa zela-eta nazioartean sortu zen kezkari. Koalizioak aurrera jarraitu zuen [[1990]]eko hauteskundeen ondoren (Alderdi Popularrak 17 aulki galdu zituen). Hala ere, [[1992]]an [[Thomas Klestil]] Alderdi Popularreko hautagaia hautatu zuten lehendakari.
 
[[Fitxategi:Tratado_de_Lisboa_13_12_2007_(081).jpg|thumb|right|250px|<small>Austria [[1995]]ean sartu zen [[Europar Batasun]]ean. Irudian, [[Lisboako Ituna]]ren sinatzaileak (2007).</small>]]
[[1994]]an austriarrek erreferendum baten bidez erabaki zuten [[Europar Batasuna|Europar BatasuneanBatasun]]ean sartzea, baina neutraltasuna gordez. Dena dela, alderdi nagusiek iritzi kontrajarriak dituzte neutraltasun militarrari buruz: SPÖk egungo sistema atxiki nahi du, baina ÖVPk nahiago luke Austriak Europako seguritate politikan parte hartzea, eta baita [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOren]] barruan egotea ere. Konstituzioa aldatzeko bi hereneko gehiengoa beharrezkoa denez, «betirako neutraltasunak» irautea espero da.
 
=== Azken urteak ===