Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
86. lerroa:
=== Ekonomia ===
{{sakontzeko|Merkantilismo}}
Merkantilismoa izan zen pentsamolde ekonomikoaren eskola nagusia garai honetan. Bere helburu nagusia da diru erreserbak biltzea [[salerosketaren balantza]] positiboaren bidez.
 
Horrek ekarri zuen gobernuek lehendabiziko urratsak ematea ekonomian esku hartzeko eta kontrola ezartzeko. Gainera, garai honetan, [[kapitalismo]] modernoaren zati handi bat eratu zen. Nazioartean, merkantilismoak gerra asko bultzatu zituen [[Europa]]ko estatuen artean, Europan bertan zein kanpoan, nork bere interes [[Inperialismo|inperialistak]] aldeztu nahian. Merkantilismoaren gaineko sinesmenak [[XVIII. mendea]]ren bukaeran hasi ziren galtzen, [[Adam Smith]]en eta beste ekonomista batzuen argudioak nagusitu ahala.
 
Merkantilismoaren aplikazioaren adibiderik aipagarrinetakoa [[Jean Baptiste Colbert]] da, [[Frantziako Louis XIV.a]]ren finantza ministroa ([[1665]]-[[1683]]). Haren agindupean ezarri zen [[Estatu]]ak ekonomian diplomazian bezala manatu behar zuela erresuman, eta erregearen interesak, Estatuarenak izanik, beste inorenaren gainetik zeudela. Horren guztiaren xedea zen, ekonomiaren bidez, Estatua indartzea eta etsaiak ahultzea, gero eta pisu handiagoa zuen gerragintzari aurre egiteko.
 
=== Zientzia ===