Severo Sarduy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
8. lerroa:
1959an, [[Louvre museoa|Louvren]] Arte Kritika ikasteko eman zioten beka bati esker, [[Paris]]a joan zen, eta diru laguntza bukatu zitzaionean, Kubara ez itzultzea erabaki zuen. Parisen [[Roland Barthes]] eta [[François Wahl]] ezagutu zituen, besteak beste, [[estrukturalismo]]aren ordezkari nagusietako bat, bata, eta Éditions du Seuil argitaletxeko zuzendarietako bat, bestea. Sarduyk Éditions du Seuil-eko latinoamerikar bildumaren zuzendari eta kritikari gisa egin zuen lanak ospe handiko idazle eta teorialari bihurtu zuten. Eleberriak, saiakerak, antzerki lanak eta poesia idatzi zuen.
 
Sarduyren obrak irakurle aditua eskatzen du, testuan etengabe azaltzen eta parodiatzen diren aipamenak argituko dituena. Bere obra narratiboa, fikziozkoa eta esperimentala, hispanoamerikar literaturaren boom-aren garaian hasi zen azaltzen, baina hura baino geroagokoa da, erabiltzen dituen gaiengatik eta berrikuntza formalengatik. Bere saiakeretan ''Barroco'' titulupean bilduak Lacanen teoria psikoanalitikoak baliatu zituen literatura aztertzeko. Poesia lanetan, [[José Lezama Lima|Lezama Lima]]ren zordun da, baina Sarduyren poesia erreferentzia sexual esplizitoez betea dago. Antzerkigile gisa, 1971n ''La playa'' estreinatu zuen, Kassel-en (Alemania), eta 1977an Parisen. Narratiban, gertakizuna, elkarrizketa eta pertsonaiak alde batera utzita, literatura teoria post-estrukturalista baliatu zuen, eta Sortaldea eta Sartaldea batzen duten gertakarien bitartez, nia eta bestea bereizten ez dituzten elkarrizketen bitartez, eta bikoizten eta zabaltzen diren pertsonaien bidez kontakizuna birrindu zuen.
 
Lan aipagarrienak: ''Gestos'' (1963); ''De donde son los cantantes ''(1967); ''Cobra'' (1972); ''Maitreya'' (1978);'' Colibrí ''(1984); ''Cocuyo'' (1990); ''Big Bang'' (1974);'' Escrito sobre un cuerpo'' (1969); ''Barroco'' (1974).
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}