Kaz II: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''''Kaz II''''' "mamu belaontzi" bezala ezagututa 9,8 metroko [[katamaran]]a, hau da, errekreo itsasontzia zen. Kaz II hutsik [[Australia]]ko ipar ekialdean agertu zen, lehorretik 163 kilometrora, [[2007]]ko [[apirilaren 20]]an. Antza bertan hiru gizon egon behar ziren baina ontzia inor gabe aurkitu zen. Hiru gizon horien zoria ez da ezagutzen eta horrek kasuari misterio kutsu handia eman dio. Jende askok [[Mary Celeste]] [[mamu ontzi]]aren kasuarekin parekatu du.<ref>https://web.archive.org/web/20070423053735/http://news.yahoo.com/s/nm/20070420/wl_nm/australia_yacht_dc_2</ref>
 
== Historia ==
''Kaz II'' [[Airlie Beach]]tik atera zen, [[2007]]ko [[apirilaren 15]]ean. Bidaiaren lehenengo helburua [[Townsville]] zen baina asmoa Australiako iparraldetik mendebalde aldera joatea zen. Hiru egun ondoren, apirilaren 18an, [[helikoptero]] batek itsasontzia ikusi zuen eta nora ezean zebilela informatu zuen, [[Koral Hesi Handia]]tik gertu; azken horrek arrisku handia suposatzen zuen eta, ondorioz, bilaketa aktibatu zen. Apirilaren 20an itsas autoritateek katamarana aurkitu eta abordatu zuten. Bertan ez zegoen inor. Queensland Emergency Management Officeren arabera, katamaran barruan dena zegoen ondo: mahaia jateko prestatuta, ordenagailua piztuta, motorra martxan. Emergentzia sistemak eta [[GPS]]a ondo zeuden, bestetik. Elementu arraro bakarrak bela baten urradurak eta [[salbatxalupa]]ren eza; dena dela, ezin izan zen jakin portutik atera zirenean salbatxalupa zuen ala ez. Itsasotzian ere bideo bat aurkitu zen eta horri esker, noraezean gelditu baino lehen, hiru gizonak lasai asko zeudela ikusten zen.
 
Egoera ikusita, bilaketa opezio handi bat martxan jarri zen, bai itsasoan baita itsasertzean ere. Ez zuten ezer aurkitu eta apirilaren 25ean bilaketa bertan behera utzi zuten.
 
Azalpen ofizialak behin-betiko ondorioak ezin dutela eman onartzen du. Txosten horren arabera dena istripu kate bat izan zen; ondorioz hiru gizonak uretara erori ziren eta han, igerilari onak ez zirenez, ito egin ziren. Itsasotik itsasontzira igotzea laguntzarik gabe, bestetik, ezinezkoa da.
 
== Tripulazioa ==
Tripulazioko kideak [[Perth]]ekoak ziren, Australiako mendebaldean: Derek Batten (56 urte), katamaranaren jabera, Peter Tunstead (69 urte) eta Jaymes Tunstead (63 urte) anaiak. Hiru gizonak hiltzat emanak izan ziren.
 
== Erreferentziak ==