Ireki menu nagusia

Aldaketak

Testuaren zuzenketaren bat egin dut eta paragrafo bat gehitu dut: kirolari asoziatutako alergiaren eta zeliakiaren arteko erlazioa.
[[Gari]]an, [[zekale]]an, [[garagar]]rean eta neurri txikiagoan [[olo]]an dagoen [[gliadina]]ren α frakzioaren kontrako erreakzioak eragiten du gaixotasuna. Gaixo hauek [[arroz]]a, [[arto]]a eta [[soja|soia]] ondo onartzen dituzte hazi horietan ez dagoelako erreakzioa sortarazten duen gliadinaren proteina. Gaixotasuna tratatzeko modu bakarra eliminazio dieta da, hots, bizi den artean glutena dietatik eliminatzea.
 
Zeliakiaren diagnosia nahikoa zaila da, eta horregatik, alergia hau daukaten paziente asko ez daude diagnostikatua. Hots, ez dakite zeliakoak direla.hau Hori gertatzen da neurri handi batean gaixotasunaren larritasun maila oso aldakorra delako pazienteen artean. Ondorioz, hainbat paziente zeliakotan ez da sintomarik antzematen.
 
Bizitzaren edozein unetan ager daiteke gaixotasun hau. Paziente sintomatikoetan emango dira beherakoak, gorakoak, zurbiltasuna eta masa muskularraren gutxitzea. Hestea kaltetuta dagoenez, paziente hauetan ohikoa da elikagaien xurgapenean akatsak izatea, eta gabezia nutrizionalak eman daitezke. Gabezia horiek haurretan hazkundearen atzerapena sortaraz dezake.
 
Paziente batzuetan kirolari asoziatutako alergia ematen da. Paziente horietan, kirol indartsua egitean zenbait aldaketa gerta daitezke: gehitu egin daitezke handura eragiten duten zitokinak (zitokina proinflamatorioak), horren ondorioz heste argian dauden alergenoen kopuruaren sarrera gehitzen da, eta erreakzioa alergikoa gara daiteke. Paziente horietan, kirola ez denean egiten edo ez denean indartsua, ehunetara heltzen del alergenoen kopurua baxua da eta ez da sintomatologiarik izaten. Prosezu baliokidedeak gerta daitezke beste janari batzuk jaten direnean (itsaskiak, arraina edo fruitu lehorrak). Zenbaitetan zeliakia diagnostikatzen da kirolari asoziatutako alergiaren ondoren egiten diren azterketetan.
 
Ikuspegi immunologikotik, IV motako hipersentikortasun erreakzioa da zeliakia. Zenbait pazienteetan I eta II motako hipersentikoratasun erreakzioak ere deskribatu dira.
Anonymous user