Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
176.86.79.93 (eztabaida) wikilariaren 5190278 berrikuspena desegin da (bandalismoa) |
|||
169. lerroa:
== XVIII. mendea ==
=== Ilustrazioa ===
[[Argien Garaia|Ilustrazioa]] ([[frantses]]ez: l''e Siècle des Lumières'', [[ingeles]]ez: ''Enlightment'', eta [[aleman]]ez: ''Aufklärung'') mugimendu intelektual nagusia izan zen Europan XVIII. mendean. Pentsamolde horretan, [[arrazoi]]a nabarmentzen da, autoritate eta zilegitasun iturri nagusia baita, eta zenbait ideia garatu ziren, hala nola [[askatasun]]a, [[aurrerabide]]a, [[tolerantzia]], [[anaitasun]]a, konstituzioaren menpeko gobernua eta botereen banaketa elizaren eta estatuaren artean. [[Frantzia]]n, ilustratuen doktrina nagusiak norberaren askatasuna eta tolerantzia erlijiosoa izan ziren, [[monarkia absolutu]]aren eta [[Eliza Katolikoa]]ren [[Dogma|dogmen]] kontrastean. Ilustrazioak [[metodo zientifiko]]a eta [[erredukzionismo]]a azpimarratu zituen, baita ortodoxia erlijiosoa zalantzan jartzea ere.
Frantziako historialariek Ilustrazioaren hasiera [[1715]]ean kokatu ohi dute (nahiz eta [[1620]]ra arte ere atzeratu izan den), [[Louis XIV.a Frantziakoa|Louis XIV.a]]ren heriotzarekin, eta bukaera, berriz, [[1789]]an, [[Frantziako Iraultza|Iraultza]] hasi zenean. Garaiko filosofoak (''philosophes'') baliabide ugariz baliatu ziren ideiak zabaltzeko: akademia zientifikoak, logia masonikoak, literatur bilerak, kafetegiak eta inprimatutako liburu eta panfletoak. Ilustrazioaren ideiak hasi ziren monarkiaren eta elizaren autoritatea husten eta atea ireki zioten XVIII. eta XIX. mendeko iraultza politikoei.
Aurreko zenbait filosoforen ideiek eragina izan zuten Ilustrazioan (hala nola, [[Francis Bacon]], [[René Descartes]], [[John Locke]], eta [[Baruch Spinoza]]), baina Ilustrazioaren garaiko figurarik garrantzitsuenak dira, besteak beste, [[Cesare Beccaria]], [[Voltaire]], [[Denis Diderot]], [[Jean-Jacques Rousseau]], [[David Hume]], [[Adam Smith]] eta [[Immanuel Kant]]. Europako agintari batzuk ([[Katalina II.a Errusiakoa|Errusiako Katalina II.a]], [[Jose II.a Austriakoa|Austriako Jose II.a]] eta [[Frederiko II.a Handia|Prusiako Frederiko II.a]], esaterako) saiatu ziren Ilustrazioareni deiak aplikatzen, absolutismo ilustratua deritzon politikarekin.
Garaiko argitalpenik garrantzizkoena [[Entziklopedia]] da (''Encyclopédie''), zein [[1751]]tik [[1772]]ra bitarte eman baitzen argitara. Denis Diderot-ek, [[Jean le Rond d'Alembert]]-ek ([[1759]]ra arte) eta 150 zientzialariz eta filosofoz osatutako talde batek bildu zuten informazioa Ilustrazioaren ideiak Europa osoan eta haratago hedatzeko. Hona hemen beste testu aipagarri batzuk: Voltaire-ren ''Dictionnaire philosophique'' ([[1764]]) eta ''Lettres philosophiques'' ([[1733]]); Rousseau-ren ''Discours sur l'origine et les fondements de l'inégalité'' ([[1754]]) eta ''Du contrat social'' ([[1762]]); Adam Smith-en ''The Wealth of Nations'' ([[1776]]); eta Montesquieu-ren ''De l'esprit des lois'' ([[1748]]).
== Erreferentziak ==
|