Badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
 
'''LOL Badia''' itsas ertzean lurrean barneratuz izaten den sakongune handi samarra edo golko txikia da. Gurean ezagunak dira Donostian dagoen [[Kontxako badia|Kontxakoa]], [[Pasaia]]koa edo [[Donibane Lohizune]]koa, lehenengo biak [[Gipuzkoa]]n, hirugarrena [[Lapurdi]]n. Modu batez badiaren aurkakoa [[lurmutur|lur-muturra]] izan daiteke; baita [[penintsula]] ere. Badia handia bada [[golko]]a bezala har daiteke, esaterako [[Bizkaiko golkoa]]; bien arteko desberdintasuna, badia eta golkoa artekoa, ez dago oso zehaztuta.<ref>http://www.britannica.com/EBchecked/topic/56637/bay</ref> Badiak estuak direnean ''[[fiordo]]'' esaten zaie<ref>Rosalind Carreck, ed.: ''The Family Encyclopedia of Natural History''. The Hamlyn Publishing Group, 1982. ISBN 011202257.</ref>.
 
Ekonomikoki badiek garrantzia handia izaten dute bertan [[portu]] handiak eta herriak kokatzen baitira. Halaber, giza presentziaren ondorioz, ekologikoki orokorrean txikituta egoten dira. Badietan olatuen eta haizeen eragina moteldu egiten da, inguru babestuagoak sortuz. Arrantzarako toki egokiak dira, bestetik, arrainak arrautzak jartzeko kostaldera hurbiltzen direlako.