Ibai delta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:NileDelta-EO.JPG|thumb|200px|[[Niloren delta]] satelite irudian ([[NASA]]).]]
 
'''Delta''' ibai baten ahoa ibaiak bere urak [[itsaso]], [[estuario]], [[aintzira]] edo [[urtegi]] batera isurtzen dituen tokian sortzen den [[hiruki]] formako lurraldea da. Lurralde hori, metatzen diren sedimentuek eratzen dute, ibaiaren isuria desagertzen doan heinean. Ibai besoez osatuta dago, ibaiak eramandako sedimentuak metatu diren [[uharte]]ak banatzen dituztenak, itsasora, [[ozeano]]ra edo [[aintzira]]ra iritsi ondoren. Ibai handienen delten metaketek, honako ezaugarri hau dute: ibaia, kanal aktibo eta ez aktibo multzo bat eratzeko, banatzen eta berriz batzen diren hainbat besotan banatzen da.
 
Deltarik ospetsuena [[Nilo]] ibaiarena da, eta handik dator [[bokale]] forma horri ematen zaion izena. Nilo ibaiaren bokaleak hiruki forma nabarmena du, [[delta (hizkia)|delta]] (Δ) greziar hizkiaren oso antzekoa. Horregatik, [[Herodoto]] historialariak izen hori eman zion.