Laurogei Urteko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
 
==Gerraren berpiztea (1572-1585)==
===Matxinada===
[[1570]]erako, matxinada kontrolpean zegoen Herbeheretan. Hala ere, tropak pagatu nahian, Albak zerga berriak proposatu zituen. Herbeheretako Estatuek uko egin zuten, Baina, [[1571]]n, Albak erabaki zuen zerga hor ibiltzea Estatuak kontra egonda ere. Horrek katolikoen zein protestanteen oposizioa ekarri zuen.
 
[[1572]]ko [[apirilaren 1]]ean, matxinatutako nobleen talde batek (''Watergeuzen'') [Brill] hiria hartu zuen ustekabean. Matxinoek Brill gotorleku eta ikur gisa hartu zuten. Seinale bat izan zen Herbeheretako protestanteak beste behin altxa zitezen. [[Amsterdam]] eta [[Middelburg]] salbu, [[Holanda]] eta [[Zeelanda]] probintzietako hiririk inportanteenek bate gin zuten matxinoekin. Gilen Orangekoa matxinadaren burutzan jarri zuten, Holandako, Zeelandako, Frieslandako eta Utrechteko gobernatzaile nagusi eta Stadholder gisa. Adostu zen Orangek eta Estatuek partekatuko zutela boterea. Orangek fede kalbinistari heldu zion [[1573]]an.
 
Albak, [[Frantzia]]ko erasoari eusten ziola hegoaldean, Fadrique semea igorri zuen iparraldera probintzia matxinoan mendean hartzeko. Bidean, besteak beste, [[Naarden]] hiria errenditu zitzaion, baina Fadriquek, halere, etsenplua emateko, biztanleak (katolikoak barne) elizan sartu eta su eman zion. Horrek kemena eman zien matxinoei, ikusita amore emateak ez zuela onurarik ekartzen. Ondoren, espainiarrek [[Haarlem]] hartzea lortu zuten, hiriaren erresistentzia gorabehera, baina ez [[Alkmaar]] edo [[Delft]]. Gainera, matxinoek [[Zuiderzee]] eta [[Middelburg]] hartu zituzten [[1574]]an.
 
===Utrecht-eko Batasuna===
Matxinadari eutsi ezinik, Albaren tokia [[Luis de Requesens]]-ek hartu zuen, baina [[1576]]an hil zen. Espainia krisian zegoen eta [[bankarrot]] egin zuen [[1575]]ean. Soldaduek hilabete asko ematen zituzten deus kobratu gabe, eta horrek soldaduen beraien matxinadak ekartzen zituen. Halako batean, [[Antwerp]] arpilatu zuten 1576ko azaroan, eta 8.000 bat pertsona hil.
 
Hamazazpi Probintziek barneko ituna sinatu zuten 1576an, Ghent-eko Bakea, non erlijio tolerantzia bermatu eta elkarrekin Espainiaren kontra borrokatzeko hitzartu baitzuten. Hala ere, [[1579]]an, [[Alexandro Farnese]] Espainiako gobernadore berriaren ekimenez eta kalbinismo oldarkorraren beldurrez, Hegoaldeko estatu batzuek (oraingo Frantziako iparraldekoak eta [[Valonia]]koak) aliantza utzi eta Arrasko Batasuna sinatu zuten, Espainiako erregeari leialtasuna agertuz.
 
Horri erantzunez, Gilen Orangekoak [[Holanda]], [[Zeelanda]], [[Utrecht]], [[Guelders]] eta [[Groningen]] probintziak batu zituen Utrecht-eko Batasunean. [[Brabant]] eta [[Flandria]] geroago batu ziren. Monarka bat estatu buru izan nahian, koroa [[Ingalaterrako Elizabeth I.a|Ingalaterrako Elizabeth]] protestanteari eskaini zioten, eta, horrek uko egin ondoren, Frantziako erregearen anaia zen Anjou-ko dukeari ([[1581]]). Hortaz, Espainiako erregeaz arnegatu zuten.
 
Anjou [[1582]]ko otsailean ailegatu zen. Ongietorria eman zioten zenbait hiritan, baina katolikoa izanik, Holandan eta Zeelandan, ez. Anjou, Frantziatik eramandako arrmadarekin, saiatu zen [[Antwerp]] indarrez hartzen. Porrot egindakoan, Herbehereak utzi zituen. Ondoren, Estatu Orokorrek erabaki zuten [[errepublika]] baten gisa gobernatzea.