Iliada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
53. lerroa:
''Iliada''-k [[Troiako gerra]]ko azken 51 egunetan gertatua kontatzen du eta [[Akiles]] greziar heroia du protagonista. Greziar indarrek, [[Agamemnon]] buru dutela, hiria setiaturik dute, [[Menelao]]ren emazte [[Helena Troiakoa|Helenaren]] eta [[Paris (mitologia)|Paris]] Troiako printzipe maitalearen bila. Agamemnonek esklabo bat lapurtu dio Akilesi: [[Briseida]]. Akiles haserretu eta gudulekutik alde egiten du, eta akeiarren (greziarren) ostea ahulduta uzten du. Baina, Akilesen laguna [[Patroklo]] hiltzen denean haren haserrea areagotu eta gudulekura itzultzea erabakitzen du. Jainkoen eta gizonen ekintzak nahasten dira bertan.
 
== Eragina ikerA tooontoMARIA NO LE IMPORTA EL TAMA;O DANI ==
Aro klasikoko greziarrek eta ondorengo belaunaldiek Homeroren ''Iliada'' eta ''[[Odisea]]'' [[Antzinako Grezia]]ko literatura-iturri nagusitzat hartu eta greziar pedagogiaren oinarri gisa erabiliak izan ziren. Gerora ere, ''Odisea'' eta ''Iliada'' literatura unibertsaleko abiapuntutzat jo eta historia osoko literatura-lan garrantzitsuenetan kokatu dira, egun ere indarrean dauden errukia, maitasuna eta beste zenbait baloreren berri emanez. Herra, mendekua, nostalgia, patua eta ospea dira olerkian agertzen diren beste zenbait kontzeptu. Bestalde, garrantzi historiko handikoa da, [[Mizenastar zibilizazioa]]ren ezaugarri asko ezagutzera ematen baititu.