Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
:'''''Lasa eta Zabala''' izenburuak artikulu honetara dakar; [[Pablo Malo]]k zuzenduriko izen horretako filmari buruzkoa hau da: [[Lasa eta Zabala (filma)]]''
[[File:Joxi joxean baiona 001.JPG|thumb|right|330px|Lasa eta Zabalaren irudiak bahitu zituzten Baionako Tonneliers karrikaren inguruetan.]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] aurka izandako [[gerra zikin (argipena)|gerra zikineko]] hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia Zibila|Guardia Zibileko]] agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[euskadi Ta Askatasuna|etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren [[La Cumbre jauregia|Donostiako La Cumbre jauregiko]] instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zituzten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.
 
Erail ondoren, Lasa eta Zabalaren gorpuak lurperatu zituzten. 1984 urtearen hasieran, ezezagun batek erailketa [[GAL]]en izenean erreibindikatu eta gorpuak Busot herrian lurperaturik zeudela adierazi zuen; baina Lasa eta Zabala desagerturik jarraitu zuten, harik eta 1985 urtean Busot herrian halabeharrez aurkitutako gorpuzkiak 1995 urtean aztertu eta Lasa eta Zabalarenak zirela frogatu zen. Lekuko baten testigantzak 1983 urtean Donostian ziharduten [[Enrique Rodríguez Galindo]] [[Guardia Zibila]]ren komandantea eta beste zenbait guardia zibil inplikatu zituen hilketan. Ondorengo epaiketak Galindo, ordurako Guardia Zibileko jenerala, [[Ángel Vaquero]] teniente koronela, [[Julen Elgorriaga]] Gipuzkoako [[gobernadore zibil]] ohia eta Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibil ohiak erruduntzat jo eta kartzela zigorra jarri zien 2000 urtean. Espetxe zigorrak 70 urtetik gorakoak izan ziren arren, erantzule guztiak aske ziren 2004 urtean.
 
== Joxean Lasa eta Joxi Zabala ==
 
'''Jose Antonio Lasa Arostegi''', ''Joxean'' ([[Tolosa]], [[1963]]ko [[martxoaren 21]]a - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) eta '''Jose Ignazio Zabala Artano''', ''Joxi'' ([[Tolosa]], [[1962]]ko [[urtarrilaren 6]]a - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] ''Gorki'' komandoa osatu zuten 1981 urtean, Iñigo Alonso Uranga eta beste kide batekin aurrera. 1981eko azaroaren 6an, komandoaren lehen ekintzan, Tolosako San Frantzisko kaleko [[Euskadiko Kutxa|Lankide Aurrezki Kutxako]] bulego batean atrako-saialdia egin zuten, baina poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren, Iñigo Alonso etakidea atxilotu eta komandoko beste kideek ihes egin zuten. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrira ihes egin eta euskal errefuxiatuen kolektiboan integratu ziren.<ref>{{es}} [http://www.elmundo.es/nacional/lasa-zabala/sentencia/ampliacion5.html Lasa eta Zabala auziaren sententzia], ''El Mundo'', 2013-10-17an kontsultatua.</ref>
 
[[Urriaren 17]] astelehenean, [[Mariano Martinez Colomo]] bi tolosarren iheskidea lanera abiatu zen goizean goiz. Bi egun lehenago Joxi eta Joxeani utzi zien autoa atea zabalik zuela aurkitu zuen. Susmo txarra hartu zuen, geroztik ez baitzituen ikusi. Autoko giltzak itzultzera ere ez ziren gerturatu, eta Joxiren jaka gorria atzeko eserlekuan utzita zegoen, han borroka izan zelako arrastoekin batera. Desagerpenaren berria hedabideetara zabaldu zen berehala.
 
Bitartean eta zehaztu ezin izan denboraz bi gazte tolosarrak [[La Cumbre jauregia]]n krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, [[Alacant]]era eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.
 
[[1984]]ko [[urtarrilaren 20]]an, arratsaldeko 16:15etan, Espainiako [[SER]] irrati katearen Alacanteko egoitzan dei bat jaso zuten. Nieves Martinez kazetariak hartu zuen telefonoa. Gizonezko ahots batek [[GAL]]en izenean ari zela jakinarazi zuen:
 
== Oroimena ==
 
* Tolosako [[Bentaundi]] auzoko plaza batean [[monolito]]a dago Lasa eta Zabalaren omenez. Haien omenezko ekitaldiak burutu izan dira bertan.
 
* [[Harkaitz Cano]]ren ''[[Twist (eleberria)|Twist]]'' eleberria Lasa eta Zabalaren hilketan oinarritzen da.
* 2014 urtean [[Pablo Malo]]k ''[[Lasa eta Zabala (filma)|Lasa eta Zabala]]'' filma zuzendu zuen gertakarietan oinarriturik.
 
== Ikus gainera ==
* [[La Cumbre jauregia]]
 
== Erreferentziak ==
 
== Bibliografia ==
 
* Galtzaundi 289 (2008-11-07)
 
128.145

edits